"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Publikoan erakutsi gabeko film luzeen hautaketa –ekoitzi diren herrialdean estreinatuak soilik onartzen dira–; betiere, Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF) lehiazko zinema-jaialdien kategorian adierazitako baldintzak betetzen badituzte.
Sail Ofizialean lehiatzen diren film luzeek izango dute Urrezko Maskorra jasotzeko aukera. Epaimahai Ofizialak baloratu eta sarituko ditu filmok.
Sail Ofizialean, halaber, lehiaketaz kanpoko filmak eta proiekzio bereziak aurkeztuko dira.