Donostia Zinemaldiak 73. edizioko espainiar zinemaren hautaketa aurkeztuko du Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademian.
Filmen izen-emate irekiera Zinemaldiko Bideotekan.
Puxika Gorria ludotekari buruzko informazioa eta izen-ematearen irekiera.
Zinemaldiaren artxiboko instalazioak (Tabakalerako beheko solairuan) irekiko dira bisita gidatu batean. Loterías Film laburrak lehiaketa ere aurkeztuko da.
Sebastiane Latino saria eskuratzeko lehiatuko diren filmak iragarriko dira.
73. edizioko Sail Ofizialean lehiatuko diren filmen aurrerapena aurkeztuko da.
Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioko kartel ofiziala eta sail guztietako kartelak ezagutaraziko dira.
Donostiako Zinemaldiak eta Kutxabankek babes akordioa berrituko dute eta New Directors sailean parte hartuko duten tituluen berri emango dute.
Aurtengo Zinemaldia Startup Challenge lehiaketan parte hartzeko aukeratutako proiektuen berri emango da.
Industria jardueran parte hartuko duten Latinoamerikako ekoizpenak iragarriko dira.
Lillian Hellmani eskainitako atzerabegirakoa osatuko duten filmak ezagutaraziko dira.
Foroan parte hartuko duten proiektuen aukeraketa aurkeztuko da.
Made in Spain saila osatuko duten filmak ezagutaraziko dira.
Industria jardueran parte hartuko duten Europako ekoizpenak iragarriko dira.
Belodromoa saila osatuko duten filmak iragarriko dira.
Klasikoak saila osatuko duten filmak ezagutaraziko dira.
Nest nazioarteko zinema ikasleen lehiaketan parte hartuko duten film laburrak emango dira ezagutzera.
Horizontes Latinos saila osatuko duten filmak iragarriko dira.
73. edizioko Sail Ofizialean lehiatuko diren filmen bigarren aurrerapena aurkeztuko da.
Zabaltegi-Tabakalera saila osatuko duten filmak iragarriko dira.
Saila osatuko duten pelikulen eta edizio honetan parte hartuko duten sukaldarien berri emango da.
Donostia Zinemaldiak 73. edizioko euskal zinemaren hautaketa aurkeztuko du.
Irekiera, itxiera eta Donostia Sarien galen inguruko informazioa iragarriko da, hala nola horien salmentari buruzko xehetasunak.
Perlak sailean parte hartuko duten filmak iragarriko dira.
Prentsa txostenaren argitalpena, edizioko zifra eta zerrendekin eta Zinemaldiaren datu historikoekin.
Zinemaldian izango direla baieztatu duten epaimahaikide, zinemagile eta interprete nabarmenen izenak ezagutzera emango dira.
Zinemaldiko komunikazio-ekitaldien agenda. Edukiak irailaren 17tik aurrera egongo dira eskuragarri.
Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Orkestrak eta SGAE Fundazioak Belodromoan egiten duten 'Kontzertua & Proiekzioa' aurkeztuko da.