"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Berlingo nazioarteko zinema-jaialdiarekin elkarlanean sortu, eta Basque Culinary Centerrekin lankidetzan antolatutako saila da. Sail honen helburua da zinema, gastronomia eta elikadurarekin lotura duten hezkuntza, zientzia eta nekazaritzako jarduerak egitea. Gastronomiarekin loturiko proposamen zinematografikoen hautaketa bat dago, lehian sartzen ez dena, eta proposamen bakoitzari loturiko afari tematiko bat.