"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak hiru hamarkada baino gehiago daramatza Haur Zinema sailaren bidez zinema txikienei hurbiltzen, eta euskarara bikoiztutako filmen estreinaldiak eskaintzen ditu –Zineuskadiren lankidetzari esker, Zinema euskaraz programaren barruan-, batik bat ikusleen belaunaldi berriei zuzenduta.
Zinemaldiko asteburuetan, familiei zuzendutako saioak programatzen dira hiriko zenbait aretotan.