"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sail honetan sartzeko izen-emanda egon behar duzu
Zinemaldiaren webguneko ‘Akreditatuentzako sarrerak’ atalean erreserbatu ahalko dituzu sarrerak, edo zuzenean sartuz ssiffacreditados.janto.es webgunean. Pdf honetan sarrerak erreserbatzeko prozesuaren gidaliburu xehakatua kontsultatu dezakezu.
Irailaren 12an (irailaren 10an, lehentasunezko sarbidea duen akreditazioa baduzu) zure akreditazioari lotutako erabiltzailearen helbide elektronikora bidaliko zaizkizu sarrera-datu pertsonalak.
Jaso ez badituzu, jar zaitez harremanetan zure akreditazioa kudeatu duen sailarekin, eta gure taldea izango duzu laguntzeko prest.
Zure akreditazioarekin lotutako helbide elektronikoan jasoko dituzu erreserben sarrerak. Alabaina, sartzeko helbidea aldatu nahi baduzu, zure akreditazioa kudeatu duen sailera idatz dezakezu, baina kontuan izan aldaketa ez dela berehalakoa eta jada egin duzun erreserba oro galduko duzula. Horrenbestez, egiaztagiriak erreserbak egiten hasi aurretik aldatzea gomendatzen dizugu.
Sarrerak erreserbatzen hasi zineneko bezperan jasotako pasahitza da sartzeko gakoa, eta ezin da aldatu. Zure akreditazioaren QR kodea eskaneatuta ere kontsultatu dezakezu.
Irailaren 13an 9:00etatik aurrera (edo irailaren 11tik aurrera, lehentasunezko sarbidea duen akreditazioa baduzu).
Edozein saiotarako sarrerak eskuratu ahal izango dituzu online emanaldia hasi arte, baldin eta eskuragarritasunik badago.
Irailaren 19tik aurrera, Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal Zentroaren behe solairuan, 08:00etatik 20:00etara eta larunbata 28an 14:00ak arte), sarrerak erreserbatu ahalko dituzu Zinemaldiko langileen laguntzarekin.
Aurreikusita dituzun saio guztietarako erreserbak egin ditzakezu, honako hauetarako izan ezik:
-Victoria Eugenia Antzokiko Perlak saileko arratsaldeko eta gaueko saio ofizialetarako, kasu guztietan.
-Kursaal 1eko irekiera, itxiera eta Donostia Sarien galetarako, duzun akreditazio motaren arabera.
Zure akreditazioak zer-nolako sarbideak ematen dizkizun kontsultatu dezakezu Zinemaldiaren webguneko ‘Nire Zinemaldia’ delakoan, ‘Nire akreditazioak ematen dizkidan aukerak’ atalean.
Online erreserba egin ondoren, zure sarrerak –zenbakidunak izango direnak, Belodromoan izan ezik–, zure akreditazioan erregistratuta geratuko dira; horrenbestez, akreditazioarekin zuzenean sartu ahalko zara aretoetara, sarrera erakutsi beharrik gabe. Areto barruan erakutsi beharko duzu sarrera, aretoko langileek eserlekura laguntzeko.
Sarrerak erreserbatzeko sistemari lotutako posta elektronikoan jasoko duzu sarrera, eta zeure gailuan deskargatuta eraman beharko duzu. Halaber, zure akreditazioari lotutako sarrera guztiak kontsultatzeko aukera izango duzu erreserba-webguneko ‘Nire sarrerak’ aukeran klik eginez eta Home Ticketaren pdf dokumentua nahi duzun guztietan deskargatuz. Zure sarrerak ordenatzeko (dataren, orduaren, tituluaren… arabera) eta bilaketak egiteko aukera duzu.
Sistemak ez du aukerarik ematen jada egindako beste erreserba baten ordu berean erreserbak egiten. Saio baten amaieraren eta beste baten hasieraren artean gutxienez 10 minutuko aldea ez badago, saioak gainjarri egiten direla iritziko da.
Sistemak ez du uzten saio bererako bi sarrera erreserbatzen.
Halako saioetara joateko, nahikoa da sarrera bakar bat izatea.
Edozein arrazoirengatik emanaldi baterako sarrera erreserbatu baduzu baina emanaldi horretara ez joatea erabakitzen baduzu, erreserba ahalik eta lasterren baliogabetu beharko duzu sistemaren bidez. Kasu guztietan saiatu zaitez, beranduenez, sarrera emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago ezeztatzen, beste akreditatuei saiora sartzeko aukera emateko.
Sarrera ezeztatzeko sarrerak erreserbatzeko webgunean sartu beharko duzu, ‘Nire sarrerak’ atalean, eta zure sarreren zerrendan zaudenean, baliogabetu nahi duzun sarreraren aldameneko paperontziaren ikonoa sakatu. Berrespen-mezu bat agertuko da, ezeztatutako sarrerak zerrendatik desagertu egingo dira eta ‘Ezeztapenak’ atalean gehituko dira. Han, ezeztatutako sarrera guztiak kontsultatu ahal izango dituzu. Laguntza behar baduzu, Kursaal Zentroko beheko solairuko leihatilara (Zinemaldi Plaza) ere joan zaitezke; horko langileek erreserba baliogabetzen lagunduko dizute.
Gogoratu ez baliogabetzeak kalte egiten diela gainerako akreditatuei eta ikus-entzuleei, eta Zinemaldiak eskubidea izango duela, hori egiten baduzu, gainerako emanaldietarako sarrerak kentzeko.
Zinemaldira joan behar ez baduzu baino jada sarrerak erreserbatuta badituzu, ahalik eta lasterren baliogabetu edo zure akreditazioa kudeatu zuen sailari jakinarazi, sarrerak beste akreditatuen eskura jarri ahal izateko.
Jende asko konektatzen bada, itxarongela birtuala aktibatuko da. Garrantzitsua da orria ez eguneratzea, horrek atzeratu egingo baitu webgunerako zure sarbidea.
Gomendatutako nabigatzailea Chrome da, interfazearekin ondoen elkarreragiten duena baita. Ez da gomendatzen Safari erabiltzea, beste sistema eragile batekin funtzionatzen duelako.
Edozein gorabehera gertatuz gero, nabigatzailearen katxea garbitzea gomendatzen da. Ordenagailuan, nabigazio-datuak ezabatzeko menura bizkor sar daiteke Ctrl + Mayus + Supr komandoarekin. Gero, 'Oinarrizkoa' fitxan, adierazi 'Azken lau asteetakok' denbora-tartea, hautatu aukera guztiak eta sakatu 'Garbitu datuak' botoia.
Mugikorrean, honako hauek dira jarraitu beharreko urratsak:
Bai, sarrera bat behar da Zinemaldiko emanaldi bakoitzerako. Zinemaldiaren webguneko ‘Akreditatuentzako sarrerak’ atalaren bidez erreserbatu daitezke, edo zuzenean sartuz ssiffacreditados.janto.es webgunean. Pdf honetan sarrerak erreserbatzeko prozesuaren gidaliburu xehakatua kontsultatu dezakezu.
Kontuan izan balitekeela edozein unetan sarrera berriak egotea eskuragarri aurreikusita dituzun saioetarako.
Aurkezpena eta solasaldia duten filmen kasuan, saioaren amaiera orduak aurkezpenaren eta filmaren iraupenak izango ditu kontuan, inoiz ez solasaldiarena. Solasaldian egon nahi izanez gero, kontuan izan 20 minutu gehiago iraunen duela gehienez.
Galak, hizketaldiak edo soilik aurkezpenak dituzten saioen amaiera orduak jada kontuan hartzen ditu iraupen guztiak.
Sarrera berriak edonoiz egon daitezke eskuragarri saioaren hasierara arte, balitekeelako beste akreditaturen batek bere erreserba bertan behera utzi izana.
Bai, zure sarrerak zure akreditazioari lotuta daude eta bertan erregistratuta geratzen dira. Akreditazioaren QRarekin zuzenean sartu ahalko zara emanaldira, baina sarrerak zenbakidunak direnez, Home Ticket delakoa ere beharko duzu aretoko langileek zure besaulkia zein den adieraz diezazuten.
Emanaldia hasten den ordu zehatza sarreran adierazten da. Saiatu 30 minutu lehenago joaten Kursaal 1 eta Kursaal 2 aretoetako, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko saioetara, eta 15 minutu lehenago gainerako aretoetako saioetara, saioen puntualtasuna bermatze aldera.
Mesedez, errespetatu ordutegi hau. Behin emanaldia hasi dela, inori ez zaio inola ere sartzen utziko.
Sarrera baduzu baina dagokion emanaldira joaterik ez baduzu, oso garrantzitsua da sarrera hori ezeztatzea. Kasu guztietan saiatu zaitez, beranduenez, sarrera emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago ezeztatzen, beste akreditatuei saiora sartzeko aukera emateko.
Gogoratu ez baliogabetzeak kalte egiten diela gainerako akreditatuei eta ikus-entzuleei, eta Zinemaldiak eskubidea izango duela, hori egiten baduzu, gainerako emanaldietarako sarrerak kentzeko.
Erreserba-sistemaren bidez erreserbatu sarrerak. Sarrerak erreserbatu ondoren, idatzi taquillazp@sansebastianfestival.com helbidera, eta eskatu zure sarrera horiek beste sarrera batzuekin trukatzeko, mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuetarako sarrerekin, alegia. Laguntzaileren batekin joan behar baduzu, zehaztu premia hori, mesedez.
Esteka honetan Zinemaldiko filmen emanaldiak hartzen dituzten zinema-aretoekin lotutako informazio guztia duzu.
Zinemaldi Plaza
Kursaal 1 eta 2: lehen saioa hasi baino 45 minutu lehenagotik azken saioa hasi arte.
Victoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharra, Principal, Trueba, Antiguo-Berri eta Príncipe
Tabakalera
Belodromoa: emanaldia hasi baino