"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Savage Cinema sailak laugarren edizioa izango du aurtengo Zinemaldian, aurreko urteetan ikusleen artean izandako arrakastak eta ekoizpenen kalitateak bultzatuta. Red Bull Media House Sarearekin lankidetzan sortu zen 2013an, eta 14.000 lagun baino gehiago izan dira emanaldietan. Jimmy Chin, Michael Oblowitz, Andrew Kidman, Bruce eta Dana Brown, Lucy Walker eta tankerako zinemagileen lanak eman dituzte.
Sailak urtero sei eta zortzi film artean aurkezten ditu. Edozer generotako filmei irekita egoten da, eta kirola zein abenturak izan behar dituzte ardatz, agertoki edota narrazio-erreminta, benetako zein fikziozko kontakizunak azaltzeko. Aurtengo kartela Maurix diseinatzaile eta arte-zuzendariak egina da.
Donostia Zinemaldia izan da bere mailako lehendabiziko zinema-jaialdia genero honi toki egiten, eta, aurten ere, parte hartzeko gonbita egiten die 2015eko urritik aurrera ekoitzitako lanen errealizadoreei. Uztailaren 18an amaituko da 64. Donostia Zinemaldian izena emateko epea.
Publiko handiari ekoizpen garrantzitsuak eskaintzeaz gain, Savage Cinema beste zuzendari, ekoizle eta banatzaile batzuekin generoaren egoera partekatzeko tokia da, eta aukera bikaina da azaltzeko zer-nolako abantailak eskaintzen dituen zinemak abiarazte-plataforma bezala.