Philippe Petit
ESPAINIAKO ESTREINALDIABukatu nahi ez duen ibilbide baten amaieran dagoen skateboardlari baten estualdiak. Ibilbide profesionalari eusteko gauza ez dela, bere bizitza festa eta neurrigabekerien espiral dekadente bihurtzen duen gizon baten gainbehera aztertu du zuzendariak, bost urtez. Denboraren poderioz, beraien arteko harremana aldatu, eta itxura guztien kontra, pertsonaia bat sortuko da. Danger Dave edo Arau guztietatik kanpo bizitako grina baten abentura liluragarria.
Steve Winter, Murray Wais, Scott Gaffney
EUROPAKO ESTREINALDIARed Bull Media House-k, MSP Films-ekin elkarlanean, edozein eskiatzailek bizitza osoan kirol horrekiko duen grinean sakontzen duen akzioz gainezkaturiko film berria aurkeztuko du. Bi urtez grabatu da pelikula, puntako teknika eta teknologia erabiliz, eta eskiatzaile guztiek egiten duten auto-aurkikuntzaren inguruko begiratu berezia eskaintzen du. MSPk, gaur egungo izarrez osatutako eskiatzaile aukera apartarekin batera, modu berrian begiratzen du lentetik eskien gainean egin daitekeena definitzen duten uneak jasotzeko.
Clément Beauvais, Arthur de Kersauson
MUNDUKO ESTREINALDIADokumentalak eskulanaren berpiztea aztertzen du, zoriontsu bizitzeko bide bat aurkitu duten motorzale sutsu batzuen bitartez. Kalifornia, Utah, Indonesia, Espainia, Eskozia eta Frantzian grabatu dute, 16 mm-n, hainbat mekanikari eta tailer sortzaile hartuta, eskulanaren eta buru-lanaren arteko mugen bila. Ukigarria den zerbait sortzeak eragiten duen poz handia, uneen gozamena, formaren eta funtzioaren arteko harremana, paisaiak zeharkatzearen plazera eta komunitate horren inguruan sortzen diren adiskidetasunak islatzen ditu. El Solitariok, Shinya Kimurak, Blitzek, ex Machinak eta Roland Sandek parte hartu dute; konbentzionalismoetatik aparte bide bat aurkitu duten eta 60ko hamarkadatik debaluatuta zegoen artisautzaren balioa aldarrikatzen duten bost adituk.
Steve Jones, Todd Jones, Jeremy Jones
EUROPAKO ESTREINALDIAJeremy Jonesek, hamar aldiz urteko Big Mountain Rider izan den eta National Geographicen urteko abenturazale izendapenerako hautagaien artean zegoen snowboardlariak, berriz ere arrasto ikonikoa utziko du; oraingoan, etxeko gailurretan, Jackson Hole eta Lake Tahoen (Wyoming), Deeper, Further, Higher trilogiako azken zatian. Alaska Rangeko ekialdeko mendi urrunetako, Himalaiako eta Nepaleko jaitsierak historikoak izango dira, erronkak esploratuko dituen gailurrak bezain handiak baitira.
Dana Brown
MUNDU MAILAKO ESTREINALDIAOn Any Sunday estreinatu zenean (1971), ez zen pelikula bat gehiago izan. Bruce Brownen zuzendaritzapean (surfari buruzko The Endless Summer klasikoa ere sortu zuen), motorraren munduaren begiratu hau mundu osoko hartzaileengana iritsi zen, protagonisten istorio hurbilek liluratuta utzi zituzten eta Akademiaren dokumental onenaren sarirako izendapen bat jaso zuen. Lau hamarkada geroago, On Any Sunday-The Next Chapter filmak motorrarekiko grinak bizirik dirauela erakusten du. Dana Brown arduratu da ondorengo film honetaz, eta mundu osoan motorrean ibiltzeak sortzen duen sentsazioaren esanahia jaso du. Akzioak eta emozioak aho bete hortz utziko gaituzte: atleta miresgarriak, berrikuntza iraultzaileak, Hollywoodeko izarrak eta motorra bizia salbatzeko erabiltzen duten ameslariak agertzen dira. On Any Sunday-The Next Chapter motozikleta batek eman diezazkigukeen plazer eta sentsazio guztien betiereko erretratua da.
Nick Rosen, Peter Mortimer
ESPAINIAKO ESTREINALDIAYosemite bailarako eskalatzaileek irudikatu zuten kontrakultura amerikarrari buruzko istorio handia da, orain arte kontatu gabea. 50 urtez, Yosemiteko horma ikaragarrien aurrean, esploratzaile eta abenturazale askok materialismoa alde batera utzi, eta altueraren eta granitoaren arriskua eta adrenalina hobetsi zituzten. Yosemiteko pertsonaiek bizimodu erabat bohemioa egin zuten: beatnik alderrai gisa bizi, Parke Nazionaleko agintarien aurka borrokatu eta munduko igoera arriskutsuenetako buru izan ziren. Zuzia belaunaldiz belaunaldi igaro da, norgehiagoka, tragedia eta garaipenen artean, eskalatzeko arteak irudimenaren mugak gainditu dituen arte. Hauxe da istorio lotsagabe horren narrazio zoragarria: grabitate legearen eta lurraren legearen kontrako mende erdiko borrokarena.