Rush Sturges
Mexiko - Kanada - AEB
80 min.
MUNDU MAILAKO ESTREINALDIARafa Ortiz kayaker profesionalak Niagarako ur-jauzietara arraunean joateko erabakia hartzen duenean, sekulako gertakariak biziko ditu bata bestearen atzetik. Egiteko horretarako prestatze aldera, Rafak laguntza eskatuko dio Rush Sturges profesional ospetsuari, baita lagun talde txiki bati ere. Elkarrekin abiatuko dira hiru urte iraungo duen bidaia batean; hasi Mexikoko basoetan eta Estatu Batuetako ur-jauzi izugarrietan barrena, Kanada aldera iritsiko dira. Bertako poliziarekin ika-mikan ibili ostean, ur-jauzi ikonikoetara ailegatzean lortuko da klimaxa.
Guido Perrini,
MUNDU MAILAKO ESTREINALDIAFilm honek zirrara eragiten duten akzio-irudiak tartekatzen ditu, abenturazko eta aurkikuntzako kontakizunarekin. Xavier De Le Rue, Samuel Anthamatten eta Ralph Backstrom freerider ospetsuek freeridinga hurrengo mailara eramango dute; teknologia berriak baliatu eta inguru urrunenak erakutsiko dizkigute eski- eta snowboard-lerroak inoiz ez bezala jasotzeko.
Michael Oblowitz
MUNDU MAILAKO ESTREINALDIAHasiera-hasieratik erakutsi zuen Nathan Fletcher-ek olatu handien gainean ibiltzeko trebezia bikaina, 11 urterekin Waimean eginiko lehenengo saioetatik. Aitaren eta aitonaren urratsei jarraiki, profesional bilakatu zen, eta Hawaii kanpoaldeko arrezifeetako olaturik handienak konkistatzeari ekin zion. Sion Milosky ezagutzean, egonezin berak zituen laguna aurkitu zuen, eta elkarrekin arraun-surfa berrabiarazi zuten, big gun tablak erabilita. Gure historiak egungo olatu handien surfaren abenturak jarraituko ditu, baita nola egiten dioten aurre ere, saiakera bakoitzean, bizitza eta heriotza aurrez aurre jartzen dituen dramari.
Chai Vasarhelyi, Jimmy Chin
ESPAINIAKO ESTREINALDIAEliteko hiru eskalatzailek beren obsesioekin eta galera-sentimenduekin borrokan jardungo dute Meru mendira igotzeko ahaleginean, horixe baita Himalayako pareta handiak eskalatzeko jokoan helburu preziatuenetako bat.
KAI LENNY, MAUI. CREDIT ITM FILM INC
© KAI LENNY, MAUI. CREDIT ITM FILM INC
Jon Long
ESPAINIAKO ESTREINALDIAKultur iraultza baten historia da. Momentua bizitzeko eta bizirik sentiarazten gaituena egiteko gizakion grinak bultzaturiko iraultza. Dokumentala esperientzia bisuala da, erraietakoa, kirolaren munduko hainbat aitzindari, kondaira, ameslari eta txapeldunetako batzuen bitartez kontatua; hain zuzen ere, surfaren, snowboardaren, skiaren, skateboardaren, mendiko bizikletaren eta bestelako kirol batzuen munduetako pertsonaia bikainenetako batzuen bitartez.
John McKenna, Gabriel Clarke
ESPAINIAKO ESTREINALDIASteve McQueen Hollywoodeko errege zen 1970ean. Autozale amorratua izanik, bere bizitzako pasioa film batean jasotzeko aukera zuen. Filmaketak bizitza betiko aldatu zion. Film honetan argitaratu gabeko sekuentzia ikusgarriak eta elkarrizketen audio-grabazioak daude uztartuta. Zinemako klasiko baten benetako kontakizuna, bere ametsa errealitate bihurtzeko guztia arriskatu zuena.
Jon Herranz / Namuss Films
© Jon Herranz / Namuss Films
Jon Herranz Hernández
Espainia
28 min.
Film laburra
ESPAINIAKO ESTREINALDIA2014ko uztailean, Edu Marínek bere bizitzako erronkarik latzenari heldu zion: bere 62 urteko aitarekin, Francisco Marín «Novato»rekin, Panaroma bide mitikoa eskalatzea, Alex Huberrek liberatua 2007an. Lavaredoko Hiru Gailurren Parke Nazionalean (Italia) dago, eta lerroak 8 c-ko zailtasun maila eta 500 metroko garaiera ditu.
Victor van Vloten, Robert van Wingerden
Herbereak
15 min.
Film laburra
MUNDU MAILAKO ESTREINALDIAFilm labur dokumental hau Paulen istorio zirraragarria da. Lurmutur Hiriko (Hegoafrika) Dunoon udalerriko 13 urteko haurra da Paul. Egun osoa ematen du bere ametsik handiena burutik kendu ezinda: surflari izatea. Baina Dunoongo neska-mutilentzat ez da kontu erraza, ez daukate hondartzara nola joan, ezta materiala erosteko bitartekorik ere.