72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Henry King
Henry King
Henry King
Estatu Batuak 
5 min.
Aita alkoholiko batek sortarazi duen dramaren ostean, Bobek Mary txikia adoptatu du, beti piripi egoteagatik bere ezkon-hitza urratu berri duen gizona berau. Neskak zentzatzen lagunduko dio. Mary Osborne zine mutuko haur-izarraren aurreneko pelikuletako bat, lau urte besterik ez zituela egindakoa.
Henry King
Estatu Batuak 
5 min.
Henry Kingek Mary Osborne neskatoaren zerbitzura filmak zuzentzen segitu zuen, aurki Mary Pickford bezain ospetsu izango zena. Twin Kiddies lanean, Mary Osbornek bi neska ia-ia berdinak antzezten ditu, eta Kingek berak horietako baten aitarena egingo du.
Henry King
Estatu Batuak 
5 min.
Gazte bat hoteleko gela batean sartzen da bere buruaz beste egiteko asmoz, baina aldameneko gelan gertatzera doan hilketa batek bere asmoak zapuztuko ditu. Jules Furthamen lehenbiziko gidoietako bat, oraindik Stephen Fox ezizenez sinatzen zuenarena, gerora Josef Von Sternberg eta Howard Hawksen kutunetako bat bihurtuko zelarik.
Henry King
Estatu Batuak 
7 min.
David Kinemon Virginia mendebaldeko komunitate txiki batean bizi den familia bateko seme gazteena da. David oraindik ez da heldu, baina horretara behartuko du Hatburn izeneko gaizkile familia batek, herrian bizitzen jarri eta komunitatea izutzen hasten denean. Hatburndarrek Daviden aitaren heriotza eragin eta Alex bere anaia elbarri utziko dute. Herriko biztanleek David koldartzat daukate, baina honek hauen errespetua irabaziko du Hatburni aurre egiten dionean.
Henry King
Estatu Batuak 
12 min.
XV. mendean, Romola, jakintsu florentziar itsu baten alaba, Tito Melemarekin ezkondu zen, eskrupulu gutxiko gizona berau. Eskura zituen baliabide ilun guztiak erabiliz, Titok Magistratura-buru postua lortzen du, botere-abusurako aukera oro baliatuz, eta beraz, batere onarpenik gabeko gizon bilakatuz. Bere ekintza mespretxagarrienetako bat Tessa laborariarekin burutzen duen gezurrezko ezkontza izango da. Savonarola apaiza ere hiltzera zigortzen du, baina honen ondorioz, herria bere kontra matxinatuko da.
Henry King
Estatu Batuak 
11 min.
Stella neska xumea goi-gizarteko Stephen Dallasekin ezkondu da, elkarren artean zerikusirik ez duten arren. Bikote-bizitza porrot hutsa da, eta Laurel alaba jaio ondoren, Dallastarrak banandu eta Stephen New Yorkera itzuliko da. Laurel hazten doan heinean, Stella alabak behar duen guztia ezin diola eman ohartuko da eta Stephenekin eta honen familia berriarekin bizitzera bidaliko du. Gerora, Laurel goi-gizarteko mutil atsegin batekin ezkonduko da, eta Stellak zeremonia euripean kaleko leiho batetik zelatatuko du.
Henry King
Estatu Batuak 
9 min.
Willard Holmes ingeniaria bankari eskrupulugabea den bere ugazaitarekin elkarlanean ari da Colorado ibaian presa bat egiten, Barbararen aita Jefferson Worthen lur idorrak ureztatzeko helburuz. Bai Holmes bai Abe Lee bertako injinerua Barbararekin maitemindu dira. Bankariak presarako materialetan maula egin duenez, Worth hartaz ohartu eta proiektua bere kabuz bukatzea erabakitzen du, langileei ordaintzeko dirurik gabe gelditzen da, ordea. Ingeniari aurkariak euren arteko desadostasunak baztertuko dituzte dirua lortzearren eta zaldiz etsi-etsian mendietan barrena abiatuko dira.
Henry King, Sam Taylor
Estatu Batuak 
9 min.
Bi ofizial gazte, Paul Hartman austriarra, eta Nika Turgenov errusiarra, Mary Ann Wagner gaztearen babesle dira. Neskak ezkon-hitza eman dio Pauli, eta horrek Nika ernegatu du. Austriaren eta Errusiaren arteko gerra pizten denean, errusiarrek Mary Annen herria mendean hartzen dute eta honek men egin beharko die Nikaren nahiei hiru herritar hil ez ditzan, apaiza tartean dela. Austriarrek herria berreskuratzen dutenean, Paul Mary Annek traizio egin diolakoan dago, baina gero neskaren zioak guztiz aberkoiak zirela ikusiko da.
Henry King
Estatu Batuak 
89 min.
Shelby andreak eginahalak egiten ditu lanik txarrenetan bere semeek denetik izan dezaten. Krudela eta axolagabea den seme zaharrenak pobreen egoitzara bidaliko du ama, alabaina, bihotz oneko eta errukiorrago den seme gazteenak ama dohakabeko bizitza horretatik libratuko du azkenik.
Henry King
Estatu Batuak 
80 min.
Abel Frake eta bere familia Iowako Estatu Feria noiz iritsiko irrikitan daude. Abel Blue Boy bere txerri txapeldunarekin xingola urdina irabaziko duelakoan dago. Melissa bere emazteak bere jaki-betea janarien lehiaketara aurkeztu nahi du, Wayne semeak azken ferian amarru egin zion iruzurti batekin kontuak kitatu nahi ditu eta Margy alabak ongi pasatzea besterik ez du buruan. Gurasoek euren sariak irabazten dituzte, Margyk Pat Gilbert erreportaria ezagutu eta elkarrekin maitemintzen dira eta Waynek neska bati amodiozko aitorpena egiten dio.
Henry King
Estatu Batuak 
80 min.
Anna den-dena galduko duen neska gajoa da aberats zital batek gezurrezko ezkontza batekin iruzurtzen duenean. Haurdun geratu eta seme bat erdituko du, jaio eta berehala hilko dena. Anna orduan oso puritanoa den nekazari familia batek bere ardurapean hartuko du eta David, euren semearekin maiteminduko da. Tamalez, neskaren iraganaren berri jakin orduko, Anna etxaldetik egotziko dute. Izoztutako ibai bat zeharkatzera doanean, izotz-geruza hautsi eta neska azpian duen jela-puskarekin batera akabatzeko moduko ur-jauzi baterantz abiatzen da.
Henry King
Estatu Batuak 
90 min.
Ramona, Kaliforniako familia zuri batek hezitutako neskame mestizo bat, etxeko semearekin maiteminduko da, baina berau utzi egingo du mutilaren ama arraza-nahasketaren aurka agertzen denean. Alessandro izeneko indiar batekin ezkonduko da orduan. Ezkontza modu tragikoan bukatuko da gaixotutako bere alabarentzat laguntza eske joateko Alessandrok zaldi bat hartu eta baserritar batek lapurretan ari zaiolakoan tiro batez hiltzen duenean.
Henry King
Estatu Batuak 
115 min.
Jonathan Blake, Lord Nelsonen txikitako laguna, mezulari izatetik lanpostu garrantzitsu batera iritsiko da Lloyd's aseguru-etxean, batik-bat albisteak bidaltzeko sistema bat asmatuz geroztik. Lord Stacey zital hantusteak Blake gorroto du haren eragin handiko kargua dela zio. Lord Staceyrekin ezkonduta dagoela ez jakin, Blake Lady Elizabethekin maitemintzen da. Lord Stacey eta Blake elkarren sekulako etsai bihurtuko dira Lloyd's etxeak honen joku-zorrak estaltzeko mailegu eskaria errefusatzen dionean.
Henry King
Estatu Batuak 
115 min.
O?Leary familia gurditxo batean Chicagora doa aberastasun bila. Patrick O?Leary aitak tren batekin lehiatzea erabaki du baina zaldiek karretatik askatuta heriotzeraino arrastaka eramaten dute. Molly bere emaztea eta hiru seme-alabak hiriko kanpoaldean ehortzen dute. Bere familiaren ogibide gisa alargunak arrakastaz garbitoki bat irekiko du. Zahartzen direnean, Dion jokalari eta txoriburu bihurtuko da, Jackek zuzenbidea ikasiko du eta Bobek Gretchenekin ezkondu eta familia bat osatu besterik ez du nahi izango.
Henry King
Estatu Batuak 
102 min.
Chico, Parisko putzugile batek Diane ezagutu du, Nana bere ahizpa krudelaren menpe bizi den neska. Nanak Diane kalera botatzen duenean, Chicok zazpigarren soilairuko bere apartamentu kalamastran babesa ematen dio. Diane maitemintzen hasia den arren, Chico zinikoak ez dio haren sentimenduei kasu egingo harik eta apaiz batek, Chevillon aitak, lan hobea, kale-garbitzailearena, lortu dezan esku hartzen duen arte. Chicoren autoestimua haziz doa eta Dianekin ezkontzea ere bururatzen zaio, baina Chico Lehen Mundu Gerran borrokatzera bidaltzen dute.
Henry King
Estatu Batuak 
105 min.
Roger Grant biolin-jolea Alexander?s Ragtime Bandako partaide da, bertan Stella Kirby abeslari delarik. Charlie Dwyer konpositore gaztea Stellarekin maiteminduta dago eta Broadwayko produktore bat neska kantatzen entzun dezan eramaten du. Produktoreak Stellari paper bat eskainiko dio orduan eta horrek Roger haserretuko du, baina Stella Broadwayko izar bihurtuko da. Lehen Mundu Gerra pizten denean, Rogerrek armadan izena emango du. Charlie eta Stella elkarrekin ezkonduko dira; baina Stellak Roger ikusi orduko, hura bakarrik maite duela jabetuko da.
Henry King, (Irving Cummings)
Estatu Batuak 
105 min.
Jesse eta Frank James amarekin bizi dira etxalde batean. Barshee, St. Louis Midland trenbideetako ordezkaria, tokiko lurrak erosten ari da trenbidea egiteko, gehienetan eskaintza oso baxuak onar ditzaten saltzaileak kolpeka behartuz. Jamestarren amak bere lurrak saltzeari ezezkoa ematen dionean, Barsheek lehergailu bat botako du etxaldeko leihotik eta ama hilko. Semeek mendeku hartuko dute, hura akabatuz, eta gero trenbide-konpainian zein bankuetan lapurretak eginez.
Henry King
Estatu Batuak 
101 min.
Egunkari bateko zuzendariak Afrikaren erdi-erdian galdutako David Livingstone eskoziar misiolaria aurkitzeko mandatua eman dio Henry M. Stanleyri. Azkenean Stanleyk Livingstone doktorea topatuko du, baina hau larri gaixorik egon arren, kontent bizi da bertakoak artatzen eta etxera itzultzeko gonbidapenari ezezkoa emango dio. Itzulitakoan, Stanleyk Livingstone doktorea topatu zuenekoa kontatzen du, baina froga nabarmenik ez duenez, iruzurtitzat hartuko dute.
Henry King
Estatu Batuak 
100 min.
Robert Fulton asmatzaile eskoziarra New Yorkera heldu da 1807. urtean garraioa bizkortuko duen lurrunontzi bat eraikitzeko intentzioarekin. Denek barre egingo diote, Pat O'Grady ostalersak izan ezik, Fultoni aterpea eta diru-laguntza eskainiko diona. Charles Browne, Paten senargaia, ez dago gustura egoera honekin eta, eskualdeko marinel gehienak bezalaxe, Fultonen lurrunontziak langabe utziko ote dituen beldur da.
Henry King
Estatu Batuak 
92 min.
Azeri-ehizaldi batean bere senarrak bizitza galtzen duenean, Charlotte Danfieldek familiaren ukuilua saldu eta Lee semea eskolara Europara bidaltzen du, zaldiz ibiltzea eta zaldi bat edukitzea ere galaraziz. Itzulitakoan, Leek William Stewart, bere aitaren zaldien entrenatzaile ohia eta Linda bere alaba ezagutuko ditu, eta honekin maiteminduko da. Lee Marylandeko ehizaldi ospetsuan izena eman eta garaile suertatuko da, eta hartara, amaren zaldiekiko aurreritziak isilaraziko ditu.
Henry King
Estatu Batuak 
86 min.
Chad Hanna, New Yorkeko herriska bateko tabernako morroia, zirku ibiltarian zaldizko diharduen Albany Yatesekin maitemindu da. Hainbeste erakartzen du ezen zirkuarekin bat egitea erabakitzen duen, eta bertara biltzen zaie Caroline ere, aita menderatzaile batengandik ihes egindako neska ederra. Dena primeran doakie, harik eta Shepley, arerio den zirku baten jabeak, Albanyri diru gehiago eskaini eta neskak honekin alde egingo duen arte.
Henry King
Estatu Batuak 
93 min.
Tim Bakerrek, Atlantikoaren alde batetik bestera hegazkinak garraiatzen dituen amerikar pilotu lotsagabe batek, urteak atzera abandonatutako neskalagun Carol Brown korista topatuko du Londresen bonbardaketa batean. Neska txunditzeko itxaropenaz, Tim Erresuma Batuko Aire Armadan sartuko da, gerrarekiko duen jarrera dela eta, gainerako hegazkinlarien gaizki ikusia bereganatuz, harik eta Carolek pikutara bidaltzen duen arte. Dena aldatuko da Baker borrokan hasi eta balio handikoa dela erakusten duenean.
Henry King
Estatu Batuak 
91 min.
Nora Trinell, jada zahar samarra den maistra bat, Dewey Roberts presidentetzarako hautagaiarekin hitz egiteko zain dago. Itxaroten dagoen bitartean, Norak Dewey gaztea 1916an bere ikasle zeneko garaiak gogora ekartzen ditu, mutilari maistra erakargarri zitzaion sasoi hura. Norak arreta berezia eskaini eta bere ametsak gauzatu zitzan adoretu zuen; baina Nora beste irakasle batekin zegoen ezkonduta, Dan Hopkinsekin. Danek kanadiar armadan izena eman zuen, Lehen Mundu Gerrako frontera joan, eta borrokan hil zen.
Henry King
Estatu Batuak 
85 min.
Henry Morgan urkatik indultatu eta Jamaikako gobernadore izendatzen dute Karibeko urak piratez garbitu ditzan eta Ingalaterraren eta Espainiaren arteko bakealdia iraunarazi dezan. Erregearen barkamena eskaintzen zaie piratei, baldin eta lapurretak bertan behera uzten badituzte. James Waring Morganen lagun pirata horietako bat, lehengo gobernadorearen alabarekin, Margaret Denbyrekin, maitemindu da. Billy Leech eta Wogan pirata arnegariek Morganen aginpideari uko egiten diote.
Henry King
Estatu Batuak 
156 min.
1858an, Bernadette Soubirous nekazari nerabe txiroak Lourdes inguruko haitzulo batean "Ama Birjin Eder" baten ikuskariak izan dituela ziurtatzen du. Ama Birjinak haitzulo ondoan iturburu bat zulatzeko eskatu dio. Urak ahalmen sendagarriak ditu. Albistea Frantzia osora agudo zabaltzen da, iritzi ezberdinak sorraraziz, tokiko medikuaren eszeptizismotik, bere amaren eta Lourdesko deanaren babesera.
Henry King
Estatu Batuak 
154 min.
1912an, Woodrow Wilson, Princetongo Unibertsitateko errektorea, New Jerseyko gobernadore hautatu dute. Halako abileziaz burutzen du bere kargua ezen Estatu Batuetako presidente izatera iristen baita. Europan Lehen Mundu Gerra pizten denean, Wilsonek neutral jokatu nahi du, baina bere bigarren agintaldian ezinezko gertatzen zaio neutraltasunari eustea eta 1917an sartzen da. Hildakoen kopuru ugariaz zeharo hunkituta, Wilsonek Nazioen Liga sortuko du, baina Kongresuak, isolazionista denez, Estatu Batuak Ligan sartzeari ezezkoa emango dio.
Henry King
Estatu Batuak 
104 min.
Bigarren Mundu Gerra bukaeran, Joppolo komandanteak administrazio zibila berrezarri behar du Italiako herriska batean. Gose diren hiritarrek alkate ohi faxista lintxatu dezaten eragotziko du, baina Mussoliniren beste jarraitzaile batzurekin zorrotz jokatuko du. Bestalde, hirira horniketak iritsi daitezen lortu beharko du tropen mugimenduak oztopatu gabe. Bere kargura dauden pertsonen aldeko keinu gisa, Joppolo lapurtu duten elizako kanpai ikaragarria aurkitzen saiatuko da.
Henry King
Estatu Batuak 
140 min.
XVI. mendeko noblezia espainiarreko Pedro de Vargas gaztea heresiaz akusatu du Diego de Silva inkisidoreak. Hamabi urteko bere arreba hil arte torturatu dutenez, bere lagunek ihes egiten laguntzen diete berari eta gurasoei. Behin gurasoak Espainiatik kanpo salbu daudenean, Mundu Berrira ospe eta aberastasun bila doan Cortezen armadan sartuko da Vargas, arrebaren hilketagatik mendeku noiz hartuko zain. Kapitain mailara igoko dute, baina Mexikorantz doazela, De Silva agertuko da soldaduen artean egon litezkeen heretikoak atzematera.
Henry King
Estatu Batuak 
86 min.
Hod Stillwell arrantzalearen bizitza zeharo aldatuko da langile soziala den bere neskalagun Annek Donny Mitchell umezurtza etxean hartzera behartzen duenean. Dirudienez, harrera-etxera bidalitako gaztea istilutan sartu eta lapurretan harrapatu zuten. Stillwell gaztearen adiskide egingo da beste arrantzale baten, Joe Sangerren, laguntzaz, eta Donny semetzat ere hartuko du.
Henry King
Estatu Batuak 
111 min.
Italiako Errenazimentua bitartean, Zesar Borgia azpikariak Andrea Orsini gortesau handinahia hiri-estatu batean infiltratu du gero berak boterea eskuratu ahal izateko. Hiriko agintaria Varano konde onbera da, bera baino askoz gazteagoa den Camilla izeneko emaztea duena. Orsini neskarekin maitemindu eta ez da haiek saltzeko gauza izango. Zesarrek hiria erasotu eta Varano kondeak bizitza galduko du. Andreak Borgiatarren aurka asaldatu ondoren, oinazeak eta irainak jasango ditu, baina ihes egitea lortuko du eta Zesarren armada garaitzeko itzuliko da.
Henry King
Estatu Batuak 
132 min.
1949an, Stovall komandantea Ingalaterrako landazabalean abandonatutako hegazkin-base batera bisitan doa eta bere unitatea gerra bitartean bertan kokatua zegoeneko garaiak gogoratuko ditu. Hildako asko eta eraginkortasun gutxi izan zituzten, neurri batean Davenport koronelagatik, zeinak hain begiko zituen bere gizonak ezin zituela hiltzera bidali. Savage jeneralak agintea hartu zuenean, baimenak murriztu, taberna itxi eta diziplina gogorra ezarri zien gizonei.
Henry King
Estatu Batuak 
85 min.
Jimmy Ringo pistolaria hirira iritsi da bere seme gaztea eta bertako maistra den emaztea ikustera, harengandik bananduta dagoen arren. Komisarioak, Ringoren aspaldiko lagun eta garai batean haren gaizkile-taldeko kide izandakoak, laguntza eskaintzen dio. Ringok bizimodu berri bat nahi du berarentzat eta bere familiarentzat, iragana zelatan dauka ordea, eta azkenean ospea bereganatzeko irrikitan dagoen pistolarigai gazte batek hilko du.
Henry King
Estatu Batuak 
88 min.
William Thompson predikari ibiltaria eta honen emazte Mary Elizabeth Georgiako Blue Ridge mendietako komunitate txiki batean kokatu dira. Bikote gazteari sortzen zaizkion arazoak Williamek bere ontasunaz konpontzen ditu, Mary ederrak bere ondoan irmo dirauen bitartean. Izurri batek biztanleen artean sarraskia eragiten duenean beren sendotasuna erakutsi beharko dute; Williamek eliza ospital bihurtzea eskainiko du eta bertan nekaezin jardungo dute Maryk eta biok mendietako sendagile bakarrari lagunduz.
Henry King
Estatu Batuak 
123 min.
Dabid erregea Jerusalemera itzuli da erasoaldi batean Uriasi bizitza salbatu ondoren. Dabidek Betsabe ikusi du aldameneko etxean bainu bat hartzen, eta Uriasen emaztea dela jakinarazi diote. Berehala maitale bihurtu dira. Euriak atertu du eta gosea zelatan dago, Dabiden ustez Jaungoikoa bere bekatuengatik zigortzen ari zaiolako. Betsabek bere seme bat erdituko duela esan dio eta, adulteriogile denez, hil arte harrikatuko dutela. Dabid erregeak gerrara bidaliko du Urias, bertan hilko duten itxaropenaz.
Henry King
Estatu Batuak 
109 min.
Ben Halper XX. mende hasierako herriska bateko bizargina da. Asper-asper eginda dagoen Nellie bere emazteak hiri handi batean bizitzea du amets eta elkarren izaera ezberdinak beren bikote-bizitzan arazo iturri dira. Emakumeak amorante batengatik senarra utziko du baina tren-istripu batean hilko dira biak. Halperrek bakarrik ahal bezala heziko ditu bere bi semeak, baina zaharrena Chicagon gangster bihurtuko da eta banden arteko liskar batean bizitza galduko du.
Henry King
Estatu Batuak 
114 min.
Harry Street idazlea larri zauritu da ehiza-istripu batean Afrikan. Sukar-ametsak jota dagoela, bere lehen emazte eta maitasun handia, Cynthia Green, gogoratuko du, munduan zehar bere nobeletarako istorioen bila ibiltzeagatik galdu zuena. Harryk nobelagile handia izan nahiko luke baina, eleberri arrakastatsuak idatzi dituen arren, arrakastak bere talentua galzorian jarri duela somatzen du nonbait. Baztertu samarra daukan bere emazte Helen, idazlearen bizi-gogoa eusten saiatuko da laguntza iristen den bitartean.
Henry King
Estatu Batuak 
21 min.
Jimek eta Dellak, New Yorkeko sosik gabeko ezkonberri bikote batek, eguberritako opari perfektua erosi nahi diote batak besteari, baina bakoitzak oso kutuna duen zerbait saldu beharko du horretarako.
Henry King
Estatu Batuak 
99 min.
Alan King Peshawarko (India) goarnizioara hornigaiak garraiatzen dituen britainiar Armadako kapitain mestizoa da. Bidean, Kingen haurtzaroko lagun Karram Khan traidoreak eraso egingo die. Maitland jenerala da Peshawarko ofizial agintaria, bere alaba Susan berarekin eraman duena. Britainiar ofizialak ez dira King kapitainarekin fidatzen odol nahasikoa baita, Maitland jeneralak ordea haren historia militar bikainari baino ez dio erreparatzen, nahiz eta alaba Susanek harekin duen maitasun-harremana ez duen atsegin.
Henry King
Estatu Batuak 
111 min.
Patataren goseteak Irlanda gogor astindu du eta milaka pertsonek emigratu beharko dute, horien artean Hego Afrikarantz abiatuko diren Katie O'Neillek eta honen senar Shawn Kildarek. Hara heldutakoan, Kildare zuluen erasoaldi batean hilko dute eta Katie Irlandan begiz jo zuen Paul Van Riebeck boer buruzagiarekin elkartuko da. Neke asko eta gorabeherak ugari jasan eta gero, Katie Van Riebeckekin bizitzen jarriko da, Orange Estatu Librea azkenik errealitate bihurtu baita.
Henry King
Estatu Batuak 
102 min.
Han Suyin euroasiar doktore alarguna Hong Kongen gerrako korrespontsal diharduen Mark Elliot amerikar ezkonduarekin maitemintzen da. Ingurukoen intolerantzia pairatzeaz gain, Marken emazteak ez dio dibortzioa eman nahi; hala ere, elkarrekin jarraituko dute, harik eta Mark Koreara bidaltzen duten arte, hantxe hiltzen baita.
Henry King
Estatu Batuak 
128 min.
Billyk, zeruko espiritu batek, izarren zaindariari lurrera itzultzen utz diezaion erregutzen dio bere alabari haren heriotza ulertzen laguntzeko eta neska bere graduaziorako prestatzeko. Billy Ingalaterra Berriko arrantzale herriska bateko zirku-langile oldartsua zen, ehun-fabrika bateko Julie izeneko langile batekin maitemindu zena, harekin ezkonduz. Zirkutik kanpo lana bilatzeko bere ezintasunak lapurreta batean parte hartzera eraman zuen, baina hura galarazten saiatu eta bertan akabatu zuten. Billyk bere alabaren egoera konpontzea lortuko du beste mundura itzuli aurretik.
Henry King
Estatu Batuak 
129 min.
Lehen Mundu Gerra ostean, Jake Barnes Europan zehar noraezean dabil gerrako zauri batek eragindako inpotentzia baretuko duen zirrara bila. Parisen, gerra bitartean bere zaurietatik osatzen lagundu zion Lady Brett Ashley topatuko du. Jake Iruñera joango da bere lagun Billekin Sanferminak ospatzera. Lady Brett eta zenbait lagun bertan dira jadanik. Bi gizonen arteko tirabirak areagotuz doaz, denek Lady Brett desio baitute, honek Pedro Romero zezen-hiltzaile gaztea nahiago du, ordea.
Henry King
Estatu Batuak 
99 min.
Jim Douglass herrira heldu da ustez bere emaztea bortxatu eta hil zuten lau gaizkileak urkatu aurreko gauean. Laurek ihes egingo dute eta Douglass atzetik segika doakie, denak banan banan akabatuz, eurek errugabeak direla dioten arren. Azkenean, azken iheslariak hiltzailea Douglassen konfiantzazko auzotar bat izan dela konbentzituko du eta honek bere artean pentsatuko du bera ere ez dela kriminalak baino hobea.
Henry King
Estatu Batuak 
125 min.
Napa bailaran, Kalifornian, bi ardo-saltzaile belaunaldien arteko gatazka piztu da debekualdia dela eta. Philippe Rambeauk bere ofizioan sinesten du, honen biloba John, berriz, diruagatik baino ez dago negozioan eta familia legez kanpoko alkohol-trafikoan sar dadin nahi du. Philippek beste bilobetako bat etorraraziko du Ingalaterratik, Elizabeth Rambeau. John eta Elizabeth maitemindu egingo dira, neskak ordea ez du Johnen jokabidea begi onez ikusten.
Henry King
Estatu Batuak 
123 min.
Sheilah Graham txutxu-mutxuen zutabegile eta eleberrigilegai bat da, Scott Fitzgerald bere azken urtetan ezagutu zuena Hollywooden gidoilari zelarik. Bere emaztearen erietxe psikiatriko bateko egonaldiak sortutako zorrak eta alabaren eskola pribatuaren gastuek itota, Fitzgeraldek gidoilari lana hartuko du zorrak kitatzeko eta egile amerikarren artean bere tokia berreskuratzeko bidea litzatekeen eleberri bat bukatzen saiatuko da. Graham Fitzgeralden laguntzaile eta inspirazio-iturri bihurtuko da.
Henry King
Estatu Batuak 
142 min.
20ko urteetan, emozio-desoreka larriak dituen emakume aberatsa da Nicole, Dick Diver bere psikiatrarekin eskontzen dena. Nicolek Rivieran duen etxean bizi dira eta bizitza sozial handia dute, medikua bere gaitasun intelektuala galduz doala. Nicole indartu ahala, doktoreak emaztearekiko duen beharra gero eta handiagoa da emozionalki nahiz ekonomikoki. Nicolek dibortzioa eskatzen dio bere amorantearekin ezkondu ahal izateko.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: