72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zuzendari Berriak
Zuzendari Berriak
Pedro Pérez Rosado
Espainia - Puerto Rico 
94 min.
Bizirauteko lan-anitzak edukitzera behartuta dauden bi neska gazteen bizitza zaila erakusten du. Bata espainiarra eta kubatar etorkin ilegala bestea, altzari-lantegi batean lan egiten dute, non nagusietako baten jazarpena jasan beharko duten, tratu hobeago baten truke. Dokumentalgile aditu baten fikziozko bigarren lanak ikusentzuleen gertukoak diren egoerak eraginkortasun handiz islatzen ditu. Bi neska protagonista gazteek lan bikaina egiten dute.
José Alcala
Frantzia 
100 min.
Alex emakume burujabe, basati eta gogorra da, gizonak eta bizitza gustukoak dituena. Xavier, bere semearen zaintza lortu nahi du. Ogibidetzat, merkatuan lan egitea eta Karimekin eraikuntzan aritzea ditu. Oraintxe lanpetuta dabil bakartutako herri baten kanpoaldean hondatutako etxe bat bere kontura konpontzen, egunen batean bertan semearekin biziko delako esperantzan. Eraikitzen dituen pareten antzekoa da bere bizitza, zutik iraun dezan ahaleginduz, atalez atal berregiten duena.
Asier Altuna, Telmo Esnal
Espainia 
95 min.
Patricio Etxebeste txapela lantegi bateko zuzendaria da. Herriko "nabarmenetako" bat izanik, datozen hauteskundeetarako alkategaia da. Negozioa gaizki doakio, bankuek kreditua kendu diote, txartelak blokeatuta dauzka eta ezinezkoa izango zaio udako oporretan Marbellara joatea. Nola moldatuko ote da, herrian haren egoera larriaz inork jakin ez dezan? Lehen film luze honen egileak, euren laburrengatik ezagunak, gag-ez osatutako fartsa honekin topiko euskaldunenei barre egitera ausartzen dira. Hauxe da euskara hutsean filmatutako fikziozko lehen luzea.
Ritu Sarin, Tenzing Sonam
Erresuma Batua - India 
91 min.
Emakume amerikar bat Indian erbesteratutako tibetar biztanleen inguruko erreportaia prestatzen ari da. Bidean mutiko bat ezagutuko du. Honi, amak, hil aurretik, kaxa bat eman zion, aspaldian desagertutako monje bati eman beharko diona. Ritu Sarin eta Tenzing Sonamen fikziozko lehen lanak bi pertsonaion arteko ezagutza biltzen duen bidaia erakusten du, Tibetar kultura ikertzen duen bitartean.
Fien Troch
Belgika - Herbehereak 
96 min.
Auto batek ume bat harrapatuko du, ondoren ihes eginez. Emakume bati umearen gorpua ikustea irudituko zaio eta poliziarengana joko du. Baina gorpua desagertu egin da. Biharamunean, berriz, gorpua berriro azalduko da. Susmoak herritarren artean zabalduko dira, guztiek zerbait izkutatzen baitute. Kontakizun harrigarria da, non aurrikusi ezineko pertsonaien erreakzioek suspentsea ohiko ereduetatik areagotzen duten. Estilo hotz, ziztatzaile eta oso pertsonalaz egindako opera prima da.
Fariborz Kamkari
Iran - Italia 
90 min.
Hiltzaile batek errefuxiatuak, lapur txikiak eta prostitutak bizi diren auzo txiro bateko biztanleak erabat izututa dauzka. Nagusiek gaizki begiratzen duten polizia zahar batek kasua bere kabuz ikertuko du. Filma jeneroko thriller baten modura hasi eta, laster, fabula politikoa bihurtuko da, non sekta erlijiotsu batek gobernuko agintarien asmo ber-berak dituen. Alegia, pekatari guztiak desagertaraztea. Iraniar zineman oraindaino ezagutzen ez ziren pertsonaiak, gaiak eta irudiak biltzen ditu.
Byambasuren Davaa
Alemania 
93 min.
Famili nomada bateko kideak, urtero, Mongoliako bailara isolatu batean kokatuko dira, uda bertan igarotzekotan. Aita noizean behin hirira joango da lanera, amak etxea eta landa zainduko ditu eta umeak jolasean ibiliko dira, ahal duten neurrian amari lagunduz. The Story of the Weeping Camel filmaren egileek anekdota txiki bat darabilte, berriro, 21. Mendean bestelako bizimoduak badirela erakusteko.
Dominique Abel, Fiona Gordon, Bruno Romy
Belgika 
84 min.
Fionak otordu-lasterreko jatetxe bat zuzentzen du. Gau batez, ustekabean, hozkailuan giltzaperatuta geratuko da. Biharamunean hilzorian aurkituko dutenean, etxekoek ez dutela bere desagerpena igarri ere egin jabetuko da. Guztia bertan behera utzi eta benetako izeberg baten bila abiatuko da. Opera prima honen hiru egileak, antzerkian maiz ibiliak, Buster Keatonen eta Jacques Tatiren umore bitxiak gogoratzen dituen elkarrizketa gutxiko istorio honen protagonistak dira.
Roberto Gervitz
Brasil 
107 min.
Gizon batek ondoko jokoa asmatu du: metroan, erakargarriak zaizkion emakumeen atzetik joatea. Joko honen bitartez, neska autista baten ama, lagun mina bihurtuko den emakume itsua eta call-girl profesional bat ezagutuko ditu. Oinarritzat duen Cortázarren ipuinaren izaerari leialki eusten dion filma, pertsonaia erakargarriez josia eta txukun filmatua.
Sarah Watt
Australia 
100 min.
Herri osoa alargun bat eta gidari atsekabetu bat utzi dituen tren istripuarekin hunkituta dago. Herritarren artean, minbizia duela jakin berri duen prentsa argazkilari bat dago, aitaren heriotza ezin gainditurik bizi dena; etengabe irudipen itsusienak aurrikusiko dituen margolari bat, eta bere burua frakasatutzat duen kazetari bat. Opera prima bitxi honek animaziozko irudi originalak erabiltzen ditu.
Piotr Trzaskalski
Polonia 
117 min.
Beste mozkorraldi baten ondoren, ganibet-jaurtitzaile bat zirkotik botako dute. Bere autobusarekin herrialdea zeharkatuko du, kaleko-ikuskizunak eskainiz, prostituta bat, akordeoi-jole goibel bat eta Polonian barrena turista moduan dabilen neska frantziar bat lagun dituela. Road movie berezi honetan kaleko-ikuskizunek garrantzi handia dute, eta oso nabarmengarria da, halaber, sekuentzia guztien errealizazio zehatza. Zinemagintza poloniarraren itzulera esanguratsua.
Pelin Esmer
Turkia 
70 min.
Herri txiki bateko emakumeek euren arazo eta aldarrikapenak islatuko dituen antzezlana prestatzeko laguntza eskatuko diote eskolako irakasleari. Gizonek, berriz, egitasmoa ez dute begi onez ikusiko. Fikzioa eta dokumentala nahasten dituen film honen zuzendariak pertsonaien asmo eta ametsak bereak egiten ditu, ikusentzuleari erakusgarri handiko abentura bitxi eta dibertigarria eskainiz.
Kang Yi-kwan
Hego Korea 
118 min.
Neska batek, senargaia duenez, ez dio jaramonik egingo atzetik duen bulegoko lankideari. Ustekabean senargaiak harremana hautsiko duenean, neskak lankidearekin elkartu eta ezkontzea erabakiko du. Bien arteko istorioak ez du, ordea, askorik iraungo. Ederki filmatutako kontakizun intimista honek Koreako zinemagintzako bi aktore gazte ezagunenak aurkezten ditu rol nagusietan.
Fabienne Godet
Frantzia 
90 min.
Gazte bat lanetik bota egingo dute, eragin ez duen akats batengatik. Ondorioz, bere buruaz beste egitea erabakiko du. Haren lagun minak, zuzengabekeria horren aurrean, lagunaren enpresa ohiko zuzendariarengana joko du. Salaketa film honek ez du pertsonaien barneko-drama alde batera uzten, eta, lehen luzea dela kontuan izanik, harrigarriak ditu errealizazio lana eta aktore talde paregabea, non protagonista Olivier Gourmet nabarmengarri bat den.
Lee Daniels
AEB 
93 min.
Hiltzaile profesional bikote batek lana hoztasun handiz betetzen du, emazteak hurrengo biktima haurdun dagoen emakume bat dela ikusirik errukituta umea erditzen lagundu eta etxera eramango duen arte. Jeneroko film honek gidoi landu bat, errealizazio aberatsa eta luxuzko aktore taldea azpimarratzekoak ditu. Hollywoodeko estudio guztiek baztertu arren Oscarra lortu zuen Monster's Ball (Marc Foster, 2001) ekoiztu izanagatik zinemaren mekan ospe handia lortu duen gizon independente baten lehen film luzea da.
Antonin Svoboda
Austria - Suitza 
95 min.
Opera prima honen pertsonaia nagusia ludopata gazte bat da, dado baten emaitzekin erabat baldintzatuta bizi dena. Jokoan sortutako zor baten eraginez arazo pilari aurre egin beharko die, eta hartarako, zoriaren esanak jarraituko ditu, gehienetan kaltegarriak badira ere. Film honen egileak eszenaratzearen osagarri guztiak gaitasun bereziaz menderatzen ditu eta aktore nabarmen baten lana ederki zuzentzen du.
Stephen Woolley
Britainia Handia 
102 min.
Brian Jones, The Rolling Stones taldeko gitarra-jole eta sortzaileetakoa, bere etxeko igeritokian ito egin zen, 1969an. Istripua ote? Stephen Woolley, Neil Jordanen filmen ohiko ekoizleak zuzendutako lehen luzean, sexu, droga, rock & roll eta intrigen garai hartan jazotako heriotz haren balizko eragileak berreraikitzen ditu.
Juan Villegas
Argentina 
80 min.
Daniel kazetariak laster 30 urte beteko ditu. Egunkarian ustez bere buruaz beste egin duen gizon baten heriotza misteriotsua argitzea eskatuko diote, Marcela argazkilari isilarekin batera. Hasieran neska Danielen gustukoa izango ez bada ere, piskanaka hobe moldatuko dira. Erakutsitakoa baino askoz gehiago adierazten duten isilune, keinu eta begiradez jositako film intimista da. Aktoreen artean, argentinar zinema gazteko aurpegi ezagunenak azaltzen dira.
Jo Sol
Espainia 
90 min.
Etxekoak aurrera atera ahal izateko, gizon langabetu batek gauero taxiak lapurtuko ditu. Horietan lan egin eta, ondoren, itzuli egingo ditu, autoaren erabileragatik irabazitako diruaren zati bat bertan utzita. Poliziarentzat gaizkilea da. Guztientzat dohako dirua aldarrikatzen duen plataforma baten iritziz, berriz, politikoki ez onartua. Dokumentalen modura filmatutako fikziozko zinta hau gertakari errealetan oinarritua dago eta komedia eta satira nahasten ditu, ekimenekin aurrera darraion hiritar-plataforma bati autokritika argia eginez, halaber.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: