András Jeles
Lászlo Budapesten bizi den gazte bat da. Goiz batetan txeke bat ordaintzeko leihatila baten aurrean aurkitzen da baina iritziz aldatu eta dirua gordetzen du. Egunean zehar gauza desberdinetan gastatuko du. Beste garai bateko oroimenak ekarriko dizkion eskolako lagun batekin aurkitzen da eta ilunabarrean gertuen dagoen komisaldegira joaten da.
Filip Bajon
Wladyslaw Goralewicz, bere garaian munduko gizon indartsuena izandakoa, agure dela, bere bizitzako gertakizun garrantzitsuenak kontatzen ditu. Emakume dotoreekin edukitako topaketak, "belle epoque" eko jaiak, bere lana, bere lagunak eta bere borrokaren artearen edertasunaz zoraturik, atletarentzat aria bat entonatzen zuen tenorea gogoratzen ditu.
Iván Zulueta
Jose Sigradok hogeita hamar urte inguru ditu. Zinema zuzendaria da, eta urduritasun eta alterazio handiz bere bigarren filma bukatu berri du. Beharbada egindako lanarekin ez dago gustora, edo agian bere maitale ohia den Anaren oroitzapenak larritzen du; baina baliteke berak ederki ezagutzen duen beste "heroina" mota bat faltan izatea.
Franco Rosso
Bluek egunez garaje batetan lan egiten du eta gauez "Ital Lion" izeneko reggae talde batetan abesten du. "Ital Lion" taldeak txapelketa bat irabaziko du eta reggae musikaren munduan hoberena den Jah Shaka-ri aurre egin beharko diote. Spark, Lover, Blue, Beefy eta Errol taldekideek, duten diru guztia Jah Shakarekin lehiatu ahal izateko, soinu tresnak erosten gastatuko dute.
Walter Weber
Alemaniako Errepublika Federala
90 min.
Albert, bere ordukotasun eza eta bere portaera txarragatik, inprimategi batetan egiten duen lanetik botatzen dute. Silvak, Albert- ekin bizi den lagunak, Toni bere lehengo laguna zenaren antzerki konpainian lan egin nahi du. Albert-ek Tonirengan lehiakide bat ikusten du eta Silvaren aditasuna bereganatzeko ahalegin guztiak egiten ditu.
Usch Barthelmeß-Weller, Werner Meyer
Alemaniako Errepublika Federala
103 min.
Paul eta Erwin 67 zenbakia duen etxearen barruko atariko lagun taldeko bi adiskide dira. Paulen aita lanik gabe dago, eta bere familia estutasun handitan aurkitzen da. Erwin-ek atarian mozorro festa bat egin nahi du baina, egoera honetan, bere lagunaren ideiaren aurrean Paul-ek ez dauka ilusio handirik. Festa antolatzen ari direla, Paulen familiaren egoera gero eta okerragoa da. Etxea ere ezin dezakete ordaindu. Ondorioz festan jasotako diru guztia famili honen alokairua ordaintzeko erabiliko dute. Urte bat beranduago, 1933. urtean, 67 portalaren barruko atariko lagun-taldea desagertu da.
Antonio Hernández
Alfredo, Domingo eta Jesus, gartzel motako arautegia duen edukategi batetan aurkitzen dira. Maneiaturiko garbiketako neska baten laguntzaz, morala, disziplina eta terrorearen bidez, gazte hauek "hezitzeaz" arduratzen dira Octavio eta Francisco, apaiz gazteak.
Tizuka Yamasaki
Kafearen boom-a jarraituz milaka japoniar bizitza hobe baten bila Brasilera jo zuten. Kasu berean Yamada eta Titoe ezkondu beharrean aurkitzen dira inmigrazio bulegoak jartzen dizkien eragozpenak alde batetara uzteko. Beraien ilusio bakarra Japon-era aberats itzultzea da. Baina errealitatean animaliei dagokien bizitza bat jasan beharko dute.
Wilfried Minks
Alemaniako Errepublika Federala
94 min.
A feudal Lord rules over his people with cruelty and suppression. Since God does not hear their pleas for protection, the simple people of the area turn to the devil. One girl in particular becomes a witch.
Francesc Ribera
1937ko apririlak 26an Gernikak pairatutako nazien hegazkin-erasoak hiria suntsitu zuen. Filme honek gertakizun hura berreraikitzen du, garaiko irudi zaharrak eta Pablo Picassoren muralaren planoak tartekatuz.
Lehiaketatik kanpo
Piotr Szulkin
Gerrate atomiko batek mundua hondatzen du. Bizirik gelditu den gizartea sakabanaturik eta nekezian aurkitzen da. "Doktoreek" "gizadiaren berreraiketa programa" burutzen dute. Endekatutako pertsonak, gizarteko pertsonetan eraldatzen dituzte. Pernat hauetako bat da, gizon artifizial bat.
Ali Ozgentürk
Anatoliako ekialdean aurkitzen den herriska bat kontrolatzen dute Aga lurjabeak eta Cheik agintari erlijiosoak. Besir aberatsaren emaztegaia da Hazal, famili pobreenetariko baten alaba. Besir soldaduska egitera doa baina ez da itzultzen. Agindua eta ohitura jarraituz Hazalek Besiren anai txikiarekin, Omerekin, ezkondu behar du. Ezkontza eraman ezina egiten da.
Karel Smyczek
Barnetegi batetan, neskek ikasketetaz arduratzeaz gain, lantegi textil batetan egiten dute lan. Bakoitzak bere arazoak ditu, batzutan txikiak eta arruntak, bestetan larriak eta itxuraz konponezinak.
Gian Butturini
Antoniak eta Bernardok, ezkontzera eramango dituen maitasun istorio bat biziko dute. Biak, nekazarien lan baldintzak hobetzeko borrokan sarturik daude. 1948. urtean egiten den grebak, "sozialismorako bide italiarra" ren eta borroka armatuaren esanahiari buruzko galderak egitera eramango ditu. 1950etik aurrera Industriaren bilakaerak nekazari asko eta asko hirietara eramango ditu. Filmak egiazko gertakizunak berreraikitzen ditu.
Chris Vermorcken
Belgika - Italia
105 min.
Berari eta bere inguruan bizi izan diren pertsonei egindako elkarrizketen bidez eta bere filmeen eszenen bitartez, Anna Magnaniren bizitza eta lana azaltzen digu filme honek; bere arrakastak, estutasunak eta inkonformismoa.
Raphaële Billetdoux
Hamalau urteko neskatxa batek, bizi den herrian, bizitza bikoitz bat darama. Egunez eskolara joaten da eta musika ikasten du, denbora ederki aprobetxatuz. Gauez gurasoen etxea uzten du gizon mutu eta bakarti batekin laguntasun ordu batzuk pasatzeko.
Jesús Garay
Quique, Olmo eta Juanek, kantauri itxas-ertzean, zelai etxe batetan uda pasatzea erabaki dute. Quiquek zirujiaren bidez emakume bihurtu nahi du. Olmo, sormen krisi bat pasatzen ari den margolari bitalista da eta Juan, aktorea, polaroid baten bidez inguruko egoerak jasotzen ditu. Beraien artean erkide dutena homosexualitatea da, baina ikuspegi desberdinetatik bizi dute.
Marja Kok , Erik Van Zuylen
De Waal rutinazko kontrol batetarako sartzen da hospitalean. Baina hiru astetara gaixorik dagela esaten diote eta berarentzat ezezagun den bakardade eta itxialdi mundu batetan sartzen da. Bere gela-kidea, Frank, alaia eta maitagarria da, eta bien artean, filmaren ardatz den adiskidetasun sendo bat sortzen da.
Pedro Almodóvar
Luci, berrogei urtedun etsia, polizia batekin ezkonduta dago. Pepi alboko etxean bizi da eta gazte amoral, berezko, adimentsu, moderno eta bizizalea da. Boom-ek hamasei urte besterik ez ditu eta bihurria eta biziotsu xamarra da. Luciren senarrak Pepik duen marihuana laborantza isiltzearen truke, hau bortxatzen du. Luci eta Boom maitaleak egiten dira eta Pepik maitasun horren historioa idatziko du.
Jesús Sastre
San Ferminei buruzko dokumentala. Film hau, San Ferminei buruzko beste film turistikoagoetatik desberdintzen saiatzen da, festa hauen dimentsio erlijioso, politiko eta bakotarra agerian jarriz. Dokumentalak garaiko pertsonai ezagunei egindako elkarrizketak ditu.
Jorge Sáenz Calero
Jaimek, esperientzia oniriko batzuren ondorioz, Catalinarekin harreman erotikoak ditu. Emakumeei buruz dituen ideia nahastuak eta edipo tankerako harremanak edukitzeko gogoek (ama ez du hamaika urtetan ikusi) haurtzaroa pasa zuen etxera Catalinarekin joanarazten diote. Bere inkontzientean Catalina bere amaren irudiarekin batzen da, eta Jaimek Catalina hartzen duenean, blokeo psikologikoa hausten da.
Pedro Sota
Euskal abertzaletasunaren lehen bultzatzailearen irudia eta Sabino Aranaren bizitzan eragina izan zuten gertakizunak lau zatitan azaltzen dira: fikzio sekuentziak, dokumentala, filma zahar bat eta garaiko argazkiak.
Tony Luraschi
Michael Flahertyren historiaren bidez, IRA eta Britaniar ejerzitoaren arteko borroka krudelaren zehazkizunak aditzera ematen dira. Vietnamen Ipar-Amerikako ejerzitotik desmobilizatua izan ondoren, Michael Flaherty Irlandara doa, bere aitonak duela urte asko ingelesen aurka borrokatu zuen lekura, IRA Probisionalera batu ahal izateko.
Carlo Verdone
Elkarrekin gurutzatzen diren hiru istorioetan egungo mota desberdinetako hiru gazteren bizitzak azaltzen zaizkigu. Enzo, sexu abenturak izango dituelakoan Poloniara bidai bat prestatzen ari da. Ruggero-k komuna batean bizitzeko bere familia utzi du. Eta Leo-k, ahul eta lotsatiak, espainiar turista batekin maitasun historia labur bat biziko du.
José María González Sinde
Hirurogeigarren hamarkada hasierako Espainia, bilakaera ekonomikoarena da. Baina garai hontan ere, gazte unibertsitarioak, langileak eta sektore mistoko jendea (bulegariak, etxe zerbitzuko emakumeak...) "Partidoan" sartzen hasiko da. Filmaren gaia, azken talde honetako gizon, emakume ete bere ahaide eta lagunen bizitza izango da