"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Anatoliako ekialdean aurkitzen den herriska bat kontrolatzen dute Aga lurjabeak eta Cheik agintari erlijiosoak. Besir aberatsaren emaztegaia da Hazal, famili pobreenetariko baten alaba. Besir soldaduska egitera doa baina ez da itzultzen. Agindua eta ohitura jarraituz Hazalek Besiren anai txikiarekin, Omerekin, ezkondu behar du. Ezkontza eraman ezina egiten da.