"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaldiaren bideotekak izena emandako filmak streaming bidez ikusteko aukera jarriko du industriako profesional akreditatuen eskura. Akreditatu hauek Zinemaldia amaitu eta hilabetera arte ikusi ahalko dituzte aipatutako filmak.
Bideoteka CinandoVLek, Marché du Film - Festival de Cannes ekimenak sortutako industriako profesionalei zuzendutako plataformak, ematen duen zerbitzua da.
Honako film hauek ikusi ahalko dira (60 minutuko iraupena izango dute gutxienez):
Zinemaldiaren bideotekan urteko Espainiako eta Latinoamerikako filmen panorama bat egongo da ikusgai ere bai. Enpresa bakoitzak hiru film erregistratu ahal izango ditu gehienez.
Film luze horiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Zinemaldiaren bideotekan izena emateko filme bakoitzaren tasa hurrengo da:
Izena emateko epea irailaren 16ra arte dago zabalik.
Informazio gehiago jasotzeko: videoteca@sansebastianfestival.com / (+34) 943 481 217