73SSIFF - 2025eko irailak 19/27
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Zinemaldia Startup Challenge - Zinemaldia & Technology

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Zinemaldia & Technology
Zinemaldia Startup Challenge
Nire proiektuak
Testigantzak
Sariak

Zinemaldia Startup Challenge Espainiako eta Europako enpresa-proiektuen lehiaketa bat da. Ikus-entzunezko sektoreari aplikatutako teknologia berritzailearen arloan enpresa-proiektu berriak sustatzeko apustua egiten duen ekimena da.

Eusko Jaurlaritzak, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren eta SPRIren bitartez sustatzen du Zinemaldia Startup Challenge, Zinemaldia & Technology jardunaldiaren ekimen nagusia; Donostia Zinemaldiak hauekin lankidetzan antolatzen du Zinemaldia & Technology: TECNALIA; ALÍA (Ikus-entzunezkoen Industria Aliantza); eta Vicomtech.

‘Spanish Screenings: Financing & Tech’ jardueraren baitan, lehiaketa berezi bat sortu zen 2022an Estatuko pertsona ekintzaileentzat eta startupentzat. Kultura Ministerioak, Zinemagintzaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua (ICAA)-ren bitartez, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioak, eta ICEX España Exportación e Inversiones-ek bultzatzen dute ekimena.

KONTAKTUA:

startupchallenge@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481 217

 

FAQ

Zinemaldia Startup Challenge
















Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: