Donostia Zinemaldia eta Industria Saila industriako kide guztien esku jartzen dira, profesionalei Donostian dauden bitartean lana errazteko, baita Zinemaldiko sail ezberdinetan aurkezten diren film eta ikus-entzunezko proiektuei ere.
Industriaren akreditazioak honako jarduera eta zerbitzuetarako sarbidea ematen du:
Garapen bidean dauden proiektuak, Europakoak zein Latinoamerikakoak, aurkezteko plataforma da. Hautatutako proiektuen arduradunek, pitching saioen bitartez, zinema-industriako kideei aurkez diezazkiekete beren egitasmoak eta hitzorduetarako agenda pertsonalizatua dute haien proiektuetan parte hartu nahi duten profesionalekin.
Ikusmira Berriak produkzio-bide zein zinema-lengoaia berritzaile eta esperimentatzaileak dituzten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa da. Hautatutako proiektuak profesionalei eta hauen ordezkariei aurkezten zaizkie, foroaren esparruan egindako hitzorduetarako agendaren bitartez.
Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, ikus-entzunezko teknologiaz eta industriaz hausnartzeko erreferentzi-gune bihurtzeko asmoa duena. Jardunaldiak, Zinemaldia Startup Challenge lehiaketan hautatutako proiektuen aurkezpenak eta ikus-entzunezko berrikuntzen inguruko maisu-eskola bat batzen ditu ekimenak.
Zinemaldia Startup Challenge enpresa-proiektuen lehiaketa da, ikus-entzunezkoen esparruan teknologia berritzaileetan oinarritutako ekintzailetza-proiektu berriak sortzearen aldeko apustua egiten duen ekimen publiko-pribatua.
Donostia Zinemaldiak 'Spanish Screenings: Financing & Tech' antolatzen du, eta bi ekialde egoten dira: Inbertitzaile sortzaileen topaketa; eta Zinemaldia Startup Challengen hedapena, Espainiako ekintzaileentzako eta startupentzako lehiaketa espezifikoa.
2020. urtetik, Donostia Zinemaldiak postprodukzio fasean dauden filmei eskainitako bi atal berritu ditu. WIP Latam, postprodukzio-fasean dauden Latinoamerikako ekoizpenei zuzenduta dago eta 18 urtean martxan egon zen Zinema Eraikitzen ekimena ordezkatu zuen. WIP Europa, ordea, Glocal in Progress berritua da. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroarekin batera, Zinemaldia sendotu egingo da bi zinematografien arteko topagune gisa.
WIP bakoitzak sei film hautatzen ditu gehienez ere, eta profesionalez osaturiko ikus-entzuleen talde bati aurkezten zaio hautaketa hori, filma amaitzen eta nazioartean zabaltzen lagundu dezaten.
IBAIAk (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak) Industria Sailaren lankidetzarekin batera, garapenean dauden dokumentaletan interesa duten profesionalen arteko topagune bat eskaintzen du, Europako koprodukzioak eta nazioarteko profesionalen artean harremanak sustatzeko.
Donostia Zinemaldiak ezagutza partekatzeko izaera agerian uzten du eztabaidaren bidez; zinemari buruz industria, sormen eta prestakuntzaren ikuspegitik hitz egitea sustatzen duen jarduera sorta, eta sortzaileen, ekoizleen eta banatzaileen artean hitzarmen- eta negozio-aukerak sortzeko programak.
Esparru horren barnean daude, esaterako, eskola magistralak, baita zinema-industriako profesionalei eta komunikabide espezializatuei berariaz zuzendutako jarduerak ere, adibidez, sektoreko gai garrantzitsuenei buruzko solasaldiak, Zinemaldia & Technology aurkezpenak, zinema-jaialdietako programatzaileen topaketak edo telesailen fenomenoari buruzko eztabaidak.
Zinemaldiaren webgunean egongo da eskuragarri, eta industriako jarduera guztiak egiteko gunea izango da, topagune birtuala, hain zuzen.
Gainera, Zinemaldian hautatutako filmei dagozkien kontaktuen zerrenda eta Industriako profesional akreditatuen datuak eskuratu daitezke, hala online nola aurrez aurre. Zerrenda hori egunero gaurkotzen da.
Zinemaldian, industriako profesionalek hurrengo eguneko Agenda Profesionala eta proiektatutako filmen inguruko prentsa laburpenak jasotzen dituzte.
Cinando-rekin lankidetzan, online zerbitzua hau edonolako ordanagailu zein tabletetan ikusi ahal da.
Zinemaldiaren lehen egunetik hasita eta itxi eta hilabetera arte, industriako akreditatuak kode baten bidez sartu ahal izango dira. Kodea jasotzen da, edo bestela, Industria Sailera eskatuz.
Industriako Jardueren Gidak industriako jardueretan hautatutako proiektu eta filmen gaineko informazioa biltzen du. Gida hori Industria Online web-atalean egongo da eskuragarri irailatik aurrera.
iOS eta Androiderako doakoa. WIP Latam eta WIP Europa proiekzioak, mahai inguruak, aurkezpenak, industria sarien iragarpena, azken orduko abisuak eta gehiagoren inguruan eguneratua mantendu zaitezke
The Industry Club, Kursaal Elkargunean kokatua, Industriako profesional akreditatuek baino ezin dute erabili. Interneterako sarbidea du, eta giro lasaian lan egiteko, ideiak partekatzeko eta elkarrekin biltzeko leku aproposa da.
Zinemaldiak toki segurua izango dela bermatzeko behar diren osasun-neurriak ezarriko ditu.
Donostia Zinemaldiko Industria Saila zure esanetara dago hemendik aurrera, 2024ko irailaren 20tik 28ra ospatuko den hurrengo edizioari begira.
Kontaktua:
Saioa Riba - Industria Arduraduna
Telefonoa: +34 943 48 12 17
industria@sansebastianfestival.com
Industria Sailak eskerrak ematen dizkie Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari eta Europa Creativa - MEDIAri, beren funtsezko babesagatik.