72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Atzera begirako tematikoa: Eastern Promises
Atzera begirako tematikoa: Eastern Promises
Jasmila Žbanić
Bosnia-Herzegovina - Kroazia - Austria - Alemania  2014
95 min.
Jasmila Zbanic zinemagile bosniarraren lehenengo film honek Berlingo Zinema Jaialdiko Urrezko Hartza lortu zuen. Balkanetako Gerraren ostean beren bidea aurkitzen ahaleginduko diren ama baten eta bere alabaren istorioa kontatzen du.
Danis Tanovic
Bosnia-Herzegovina - Frantzia - Eslovenia - Italia - Erresuma Batua - Belgika  2014
98 min.
Balkanetako Gerra landu duten pelikulen artean, garrantzitsuenetarikoa da. Oscar sari bat eta Cannesen gidoi onenaren sari bat irabazi ditu. Danis Tanovic zinemagileak gerraren eromenean bizirauten ahaleginduko diren bi gizonen istorioa kontatzen du.
Danis Tanovic
Txekiar Errepublika - Alemania  2014
102 min.
Txekiako ekoizpen honek, 2005ean, Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen. Helduaroko bizitzako erantzukizunei aurre egin behar dieten pertsonaia batzuen zalantzetan murgiltzen da, ikuspegi zorrotzarekin.
Jan Cvitkovic
Eslovenia  2001
68 min.
Esloveniako zinemako klasiko modernoa da; ogi eta esne bila atera eta alkoholak galbidera eraman zuen gizon baten istorioa. Bakardadeari, galerari eta lehen sua zegoen tokian geratzen diren maitasun-erreminei buruzko ipuin tragikomikoa.
Ferenc Török
Hungaria  2001
88 min.
1989an, Berlingo Harresia erori zen, baina dirudienez, Budapesteko nerabe talde bati ez dio zirrara handirik eragin. Beraien bizimodu arduragabearen azpian, ordea, Hungariako azken urteetako historiaren eta gertatutako gizarte-aldaketen kronika dago.
Iglika Triffonova
Bulgaria - Herbereak - Hungaria  2001
90 min.
Gizon batek Bulgariako paisaian barrenako bidaia hunkigarri bat grabatuko du urruti bizi den eta hiltzear dagoen lagunarentzat. Bidaia horretan, bertan bizi diren pertsonak, ahaztu egingo den denbora baten lekukoak, irudikatuko ditu.
Piotr Trzaskalski
Polonia  2002
100 min.
Maitagarrien ipuin moderno bat da. Zapoa txatarra biltzen aritzen den tipo bat da, eta printzesa, hiltzaile arriskutsu pare baten arreba. Melodrama harrigarri hau Berlin, Karlovy Vary eta Varsoviako zinema-jaialdietan saritua izan zen.
Dalibor Matanic
Kroazia  2002
77 min.
Lesbiana bikote bat, bizilagun bitxi multzo batez inguratua: amesgaiztoak eragiten dizkion etxeko nagusia eta haren seme homofobo bortitza, abortuzale gaizto bat, astakilo koadrila bat... Thriller zitala eta gizarte kroaziarraren gaitzen lekukotza errukigabea da.
György Pálfi
Hungaria  2002
78 min.
Gyorgi Pálfik, Hungariako zinemako egile ospetsuenetakoak, ez du elkarrizketarik behar zotina daukan gizon zahar baten konpasaren erritmopean dabilen landa eremuko komunitate txiki baten bizitza bineta sorta baten bidez deskribatzeko. 2002ko Donostia Zinemaldiko Zabaltegi Zuzendari Berriak sailean aipamen berezia jaso zuen.
Alice Nellis
Txekiar Errepublika - Eslovakia  2002
100 min.
Alice Nellis zuzendari txekiarrak Zuzendari Berriak saria irabazi zuen, 2002an, umore beltzez betetako road-movie honekin. Amona batek bere ametsa beteko du, ama batek alabak haur gisa tratatzeari utziko dio, alabek senarrak ergel gisa tratatzeari utziko diote, eta aitaren errautsak herrialde osora zabalduko dira.
Nimród Antal
Hungaria  2003
105 min.
Fabula gautar surrealista hau da Hungariako zinemak azken urteetan eman duen ezustekorik erakargarrienetakoa. Budapesteko metroan bizi den faunari buruzkoa da: muga jotzear bizi diren txartel-kontrolatzaileei, saileko hiltzaileei, trenetan txartel gabe ibiltzen trebeak diren pertsonei eta maitagarriak diruditen neskei buruzkoa. Cannesko eta Varsoviako zinema-jaialdietan Gazteriaren Saria irabazi zuen.
Vít Klusák, Filip Remunda
Txekiar Errepublika  2004
90 min.
Dokumental honen oinarria ez da egia, gezur handi bat baizik: zinema-ikasle batzuek inoiz existituko ez den supermerkatu baten irekieraren publizitatea egingo dute. Hala ere, filmatuko dutena egia hutsa da: gizarte txekiarrak komunismoaren gainbeheraren ostean daukan grina kontsumista.
Andrey Paounov
Bulgaria - Kanada - Finlandia - Herbereak - Norvegia - Erresuma Batua - AEB  2004
60 min.
Dokumental honetan, Georgi Lulchev psikiatrak kapitalismoaren munduan izandako abentura sinestezinak eta nahasmendu psikologikoak zeuzkaten pertsonentzat sortu zuen egoitza deskribatzen dira.
Teona Strugar Mitevska
Mazedonia - Frantzia - Eslovenia  2004
82 min.
Mazedoniako ekoizpen honetan, Ameriketako Estatu Batuetatik itzulitakoan lehertzear dagoen eta ondorio tragikoak izango dituen errealitate gordin bat deskubrituko duen emakume baten istorioa azaltzen da. Rotterdameko Zinema Jaialdian lehiatu zen.
Vinko Moderndorfer
Eslovenia  2004
90 min.
Esloveniako gaur egungo gizartearen erretratu garratz eta ironikoa, alkohola, indarkeria eta xenofobia bere gaitzen konponbidetzat hartzen dituen lagun talde baten bizitzari buruzko ikuspegi nahasiaren bidez islatua.
Wojciech Smarzowski
Polonia  2004
109 min.
Wojciech Smarzowskik, Poloniako zinemagile berrietako batek, gizarte poloniarraren inguruko ikuspegi garratz honekin abiatu zuen bere ibilbidea. Mugimendu handiko ezkontza-egun bat deskribatzen du, alkoholez, diruz eta ustelkeriaz zipriztindutako egoera ero bat.
Roland Vranik
Hungaria  2005
83 min.
Ameriketako Estatu Batuetako zinema independenteko tradizio onena, Hungariako ukitu garbi batekin. Egoera burugabeak bizi eta hitz gutxiko elkarrizketetan katramilatuko diren lau tximinia-garbitzaileri buruzko zuri-beltzezko komedia surrealista da.
Kornél Mundruczó
Hungaria  2005
86 min.
Kornél Mundruczó-k Joana Arc-ekoaren historia berrinterpretatu du pelikula harrigarri eta ausart honetan. Zinemaren eta operaren arteko mugak hautsiz, pertsonaia mitiko hura gaur egungo Hungarian kokatu du. 2005ean, Cannesko Zinema Jaialdiko Un Certain Regard sailean aurkeztu zuten.
Stefan Arsenijevic, Nadezhda Koseva, Mait Laas, Kornél Mundruczó, Cristian Mungiu, Jasmila Zbanic
Alemania - Bosnia-Herzegovina - Bulgaria - Estonia - Errumania - Serbia eta Montenegro - Hungaria  2005
104 min.
Film honetan, gaur egungo Ekialdeko Europako zinemagile bikainenetako batzuk bildu dira. Bloke sobietarraren parte izan ziren herrialdeetako belaunaldi arteko gatazka eta gizartearen bilakaera islatzea du helburu, eta sei atalez osatuta dago.
Cristi Puiu
Errumania  2005
150 min.
Cristi Puiuren film honek Cannesko Zinema Jaialdiko Un Certain Regard saria irabazi, eta Errumaniako zinema mundu osoan ezagutarazi zuen. Burokraziaren infernuan galdutako gizon arrunt baten odisea kafkiarrari buruzkoa da.
Petr Zelenka
Txekiar Errepublika - Alemania - Eslovakia  2005
100 min.
Korapilo erromantikoa aitzakia gisa erabiliz, beren burua ezagutzearren edozer egiteko prest dauden pertsona batzuk aurkezten dizkigu ohitura-komedia gazi-gozo honek. Hegazkinetatik salto egingo dute, bizilagunak sexu-harremanetan behatuz aparteko ordaina lortu eta erakusleiho bateko manikiarekin biziko dira, besteak beste.
Corneliu Porumboiu
Errumania  2006
89 min.
Corneliu Porumboiuk, Errumaniako zinema berriko «mirariaren» egile nagusietakoak, 1989ko iraultzan errumaniarrek bete zuten rolari buruzko gogoeta historiko isekari honekin debutatu zuen. Filmak Cannesko Zinema Jaialdiko Urrezko Kamera irabazi zuen, 2006an.
Oleg Novkovic
Serbia  2006
84 min.
Grinari, gaztaroko sentsualtasunari, jeloskortasunari eta jabetzari buruzko drama intimista da, baina batez ere, ihesi doan denbora berreskuratzeko beharra islatzen du, zoriontasun une iragankorrak gordetzeko beharra. Karlovy Varyko jaialdian aurkeztu zuten.
Ilmar Raag
Estonia  2007
99 min.
Institutu batean girotutako pelikulen Estoniako bertsioa: ikaskideek jazartzen duten mutil lotsati bat, ezusteko defendatzaile bat eta homofobia eta indarkeria kode oinarrizkoek bultzatutako tribu bat agertzen dira. Ilmar Raagen lehenengo filma Karlovy Vary eta Varsoviako zinema-jaialdietan saritua izan zen.
Cristian Nemescu
Errumania  2007
155 min.
Ameriketako Estatu Batuetako atzerri politikari buruzko parabola egokia da. Komunitate errumaniar txiki batek inoiz ikusi gabeko zerbaiti aurre egin beharko dio: soldadu amerikarrez betetako tren bat bere herriaren erdian geldituko da. Cannesko Zinema Jaialdiko Un Certain Regard saria irabazi zuen.
Janis Kalejs, Janis Putnins, Gatis Smits, Anna Viduleja
Letonia  2007
95 min.
Letoniako zinema berriko zuzendari adierazgarrienetako lauk zuzendu dute ataletan banatutako film hau. Gizon baten bizitzako une erabakigarri batzuk irudikatzen ditu, haurtzaroko kezkarik gabeko zoriontasunetik hasita helduaroko erronka zentzugabeetaraino.
Malgorzata Szumowska
Polonia - Alemania  2008
97 min.
Dena zeukala pentsatuz bere bizitza behera etortzen ikusiko duen emakume baten krisia sentsibilitate finez jaso du Malgorzata Szumowska zuzendari poloniarrak. Filmak Locarnoko Zinema Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen.
Thomas Ciulei
Errumania - Alemania  2008
87 min.
Thomas Ciulei zuzendari errumaniarrak egindako dokumental ederra da. Hainbat hilabetez errodatu dute, emaztea Italiara lan bila joan ondoren Moldaviako herri batean hiru seme-alabak bakarrik hazi beharko dituen gizon baten eguneroko bizitza irudikatzeko.
Mladen Djordjevic
Serbia  2008
110 min.
Film honek gerraosteko Serbian barrenako ibilbide basati eta errukigabea egiten du, indarkeriaren eta sexuaren infernura jaitsiko den zinema-zuzendarigai baten bidez. Eldarniozko bidaia horrek zinema pornografikotik snuff pelikuletara eramango du, baita haratago ere.
Peter Kerekes
Eslovakia - Txekiar Errepublika - Austria  2009
88 min.
Péter Kerekesek, Eslovakiako dokumentalgile ospetsuenetakoak, armadako sukaldariak irudikatu ditu. II. Mundu Gerratik Txetxeniako gerrara arte, Frantziatik Balkanetaraino eta Errusiaraino, kanpainetako elikadura-oinarria izan diren errezetak.
Goran Devic, Zvonimir Juric
Kroazia  2009
75 min.
Zineman Balkanetako Gerrari ematen zitzaion tratamenduan inflexio-puntu bat eragin zuen film polemikoa da. Benetako gertaeretan oinarritutako eta ezkutuko tentsioz beteriko fabula klaustrofobiko honek armada kroaziarrak gerran egindako basakeriak azaleratzen ditu.
Kamen Kalev
Bulgaria - Suedia  2009
83 min.
Cannesko Zinema Jaialdian aurkeztu zen eta nazioarteko zinema-jaialdi batzuetan sariak irabazi ditu. Gerra Hotza bukatu ondoren gizarte bulgariarrak duen nahasmenduaren inguruko begiratu zorrotza da, drogazale baten eta jende desegokienarekin dabilen nerabe baten pasadizoen bidez islatua.
Peter Strickland
Erresuma Batua - Errumania  2009
82 min.
Peter Strickland, Berberian Sound Studio film gurtuaren zuzendaria, Berlingo Zinema Jaialdian lehiatu zen, bere lehenengo filmarekin: Karpatoetako baso beltzak mendeku bila zeharkatuko dituen emakume bat protagonista duen ipuin krudel eta zitala.
Veiko Õunpuu
Estonia - Finlandia - Suedia  2009
114 min.
Estoniako gaur egungo zinemako talentu harrigarri eta irudimentsuenetakoak, Veiko Õunpuuk, estilo bisual liluragarriko fabula moral hau aurkeztuko du. Krisi moral batean galdutako gizon baten istorioa azaltzen du.
Šarunas Bartas
Lituania - Frantzia - Errusia  2010
111 min.
Nazioartean itzal handiena duen zinemagile lituaniarrak, Sharunas Bartasek, Paris, Mosku eta Vilnius artean kokatutako zinema beltzeko film bat zuzendu du, eta protagonista ere bada. Droga-trafikatzaile baten ihesaldi malenkoniatsua kontatzen du; maite dituen emakumeengandik patu saihestezin bateranzko ihesaldia.
Marian Crisan
Errumania - Frantzia - Hungaria  2010
100 min.
Marian Crisan Errumaniako zinemako talentu berrietako bat da eta haren lehenengo film honek Locarnoko Zinema Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen. Mugek eta ohiturek banantzeko ahalegin guztiak egin arren elkar ulertuko duten bi gizonen arteko adiskidetasunari buruzko kontakizun hunkigarri eta bihozbera da.
Ágnes Kocsis
Hungaria - Frantzia - Austria - Herbehereak  2010
142 min.
Ágnes Kocsis zinemagile hungariarraren film honek kremazko pastelekiko mendekotasuna daukan erizain baten bizitzan eta denbora galduaren bila izango duen odisean barneratuko gaitu, estilo bisual liluragarri eta hotz-hotz baten bidez. Cannesko Zinema Jaialdiko Un Certain Regard sailean aurkeztu zuten.
Bujar Alimani
Albania - Grezia - Frantzia  2011
83 min.
Espetxean, bikotekidea bisitatzera joan direla, elkar ezagutuko duten gizon baten eta emakume baten maitasun istorio sekretua. Albanian girotuta dago, eta Berlingo Zinema Jaialdiko Panorama sailean estreinatu zuten.
Zuzana Liova
Eslovakia - Txekiar Errepublika  2011
97 min.
Zuzana Liova zuzendari eslovakiarraren lehenengo filma familia-loturen eta gaztaroko bulkada errebeldeen inguruko drama da, baina kutsu satirikoa ere badu. Aita batek alaba bakoitzarentzat etxe bat eraikiko du. Haurtzaroko amets bat dirudiena amesgaizto bihurtuko da.
Juris Poskus
Letonia  2011
97 min.
Juris Poskusek Letoniako hipster-en kronika aparta zuzendu du: Baltikoaren ertzean bizi den lagun talde batek garagardoa edaten, liskarrak sortzen eta bizitzari eta maitasunari buruzko ezinezko elkarrizketak izaten pasatuko du denbora.
Vladimir Blazevski
Mazedonia - Serbia  2011
104 min.
Gaur egun punkak bizirik iraun al dezake? Galdera hori luzatzen du komedia beltz honek. Punk talde bat berriz elkartuko da, ekitaldi kulturaniztun batean parte hartzeko. Karlovy Vary eta Sofiako zinema-jaialdietan saritu egin zuten.
Jan Komasa
Polonia  2011
110 min.
Jan Komasaren lehenengo film honek Poloniako zinemako talentu berri bat ezagutarazi zuen. Interneten aroko plazer eta arriskuei emanda dagoen gazteria berri baten erretratua da.
Kristina Buozyte
Lituania - Frantzia - Belgika  2012
124 min.
Zientzia-fikziozko pelikula honek Lituaniako gaur egungo zinemaren ikuspegia aldatu du. Gizakien oroitzapenari, desioari eta asmo intimoenei buruzko fantasia da, Hollywoodeko efektu bereziko ikuskizunen antzik gabekoa.
Aida Begic
Bosnia-Herzegovina - Alemania - Frantzia - Turkia  2012
90 min.
Cannesko Un Certain Regard saileko epaimahaiak aipamen berezia egin zion Aida Begic zinemagile bosniarrari, Sarajevoko setiotik eta Balkanetako Gerra bukatu zenetik hainbat urtera bizirik dirauen sufrimenduaren deskribapen honengatik.
Cristian Mungiu
Errumania - Frantzia - Belgika  2012
150 min.
Cristian Mungiuren film honek Cannesko Zinema Jaialdian gidoi onenaren eta emakumezko aktore onenaren sariak irabazi zituen eta gaur egungo intolerantziaren parabola beldurgarri eta klaustrofobikoa da. Muino artean galdutako komentu bat, bereari gogor eusten dion apaiz bat, exorzismo bat eta argitara irtendako barneko obsesioak agertzen dira.
Sławomir Fabicki
Polonia  2012
106 min.
Poloniako azkenaldiko zinemako ezusteko handietako bat izan zen bikote bati buruzko drama bizi eta adeigabe hau. Gertaera traumatiko batek bikotearen zoriontasuna suntsitu, eta haren maitasuna kolokan jarriko du.
Ana Felicia Scutelnicu
Alemania - Moldavia  2012
61 min.
Ana Felicia Scutelnicu 2012ko Erromako zinema-jaialdian saritu zuten, Moldaviako herrixka bateko hileta-errituen deskribapen zehatz, ezin ederrago eta poetiko honengatik. Zeremonia horretan, alaitasuna atsekabearekin nahastu, eta bizitza heriotzaren gainetik jartzen da.
Miroslav Momcilovic
Serbia  2012
78 min.
Gizon batek bere buruaz beste egingo du, baina bere web-kamerak, sorgor, grabatzen jarraituko du. Eta plano finko horretan, bizilagunak poliziaren zain, hildakoaren likoreak edaten eta haren gauzekin jolasten agertuko dira. Film honek plano bakarrean mundu oso bat deskribatzen du. Karlovy Varyko Zinema Jaialdian saritua izan da.
Srdan Golubovic
Serbia - Alemania - Frantzia - Eslovenia - Kroazia  2013
112 min.
Bost pertsonaren gerraosteko Serbiako bizimoduaren deskribapen malenkoniatsu honek galdera kezkagarri bat botatzen du: erruduntasun sentimendua, frustrazioa, mendeku hartzeko desioa gainditu al daiteke? Sundanceko Zinema Jaialdian Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen.
Mira Fornay
Eslovakia - Txekiar Errepublika  2013
90 min.
Mira Fornayk Rotterdameko Zinema Jaialdiko sari nagusia irabazi zuen bere txakurra lagun bakar duen gazte bati buruzko kontakizun gogor honekin. Beti lehertzeko zorian dagoen bizitza geldi baten kronika hipnotikoa da.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: