Helena Taberna
Miguel herri sozialista bateko parroko izendatuko dute 1936ko Gerra Zibilaren erdi-erdian. Altxamenduaren hasieratik, bando nazionalak hartuko du herria eta laster etorriko dira fusilamenduak. Errepresaliatuak defendatzeko borrokan, Miguelek elizaren hierarkiari eta hierarkia militarrari egingo die aurre, eta arriskuan jarriko du bere bizia. Aldi beran, apaiz gazteak babesa aurkituko du herriko maistrarekin duen laguntasunean. Haren senarra gatazkaren hasieran hil zuten.
Enrique Gabriel, Javier Angulo
Espainia-Argentina
98 min.
La pérdida 60ko eta 70eko hamarkadetan zegoen indarkeria politikoa zela-eta Argentinatik alde egin behar izan zuen klase intelektual, zientifiko eta akademikoaren erbestealdiari buruzko hausnarketa da. Filma dozena bat erbesteraturi eginiko elkarrizketen inguruan dago egituratuta. Guztiek lan onak dituzte jaso dituzten herrialdeetan. Nolakoa izango litzateke gaur egungo Argentina, generazio berritzaile eta oparo hark alde egin ez balu?
Mario Iglesias
Rosario Francesc etxeko andrea eta idazlea da, eta bere bizitza oso arrunta da psikoterapeutarengana joaten den arte, gauez izualdiak izaten dituelako. Rosarioren ipuinek inguratzen duten mundua aztertzen dute bere arazo txikiez haratago, eta paraleloan, bere historia jarraitzen dute.
Patxi Amezcua
Abel berrogei urte inguruko gizon bakartia da. Beste gizon batek berarekin zorrak dituztenei kobratzeko kontratatzen du. Ordainsaria ona bada ere, lana ez du batere gustuko. Bere ametsa guztia atzean utzi eta semerekin alde egitea da, itsas ondoko etxe batera. Baina emaztea istripuan galdu zuenetik, bere bizitza ez da oso eredugarria; egia esan, guztiz kontrakoa da. Kay-k urteak daramatza kaleetan barrena bizimodua ateratzen. Lau urterekin, bere aita Sebasek iruzurretarako amu gisa erabiltzen zuen jada. Orain, 20 urte bete berri dituela, lapurreta txikiak egiten ditu. Nazkatuta dago, baina lapurreta da bere ogibidea, beti egin duena. Kasualitateak elkartu egingo ditu Abel eta Kay. Erakarpena berehalakoa izango da. Erdibana egin beharreko kolpe batek guztiz lotuko ditu. Gaia arriskutsua da, baina onura izugarria izan daiteke.
Pedro Almodóvar
Itsu utzi zuen istripua gertatu eta hamalau urtera, idazle eta zinemagile batek garai hartako egoera eta maite zuen emakumea gogora ekarriko ditu.
Abel García Roure
Bartzelona kanpoaldeko osasun mentaleko zentro berean elkartzen diren sei pertsonairi buruzko kronika dokumentala. Informazio bilketa bi urtean zehar egin da. Sabadelleko Hospital Parc Taulí-n elkartu diren pertsona horiek guztiek sufrimendu bera dute: psikosi larria, eskizofrenia eta paranoia barnean hartzen dituen buruko nahasmena. Egunero gaixotasunarekin bizi behar duten medikuek eta pazienteek beren testigantzak emango dituzte kameraren aurrean. Hortaz, beren esperientzia pertsonalez hitz egingo digute. Javierrek, esaterako, hogei urte daramatza gai kosmikoei buruzko entzumenezko haluzinazioak eta delirioak jasaten; eta Bernatek norbaiti horrelako gaixotasun bat duela esaten diotenean sortzen diren gizarte erreakzioez hitz egingo digu.
Ventura Durall
Andrés Rabadán poliziarengana joan zen 1994. urtean, hiru tren errailetatik irtenarazi eta bere aita balezta batekin hil ondoren. Epaiketan errugabetzat jo zuten eskizofrenia paranoidea zuelako, eta 20 urtez espetxe-psikiatriko batean egotera behartu zuten. Hamaika urte geroago, Andresek sendatu dela uste du, medikuek kontrakoa dioten arren, eta ateratzeko aukera eskasek bultzatuta ihes egiten saiatuko da. Nolanahi ere, psikiatra etorri berri batek eta espetxeko erizain batekin duen harreman gero eta estuagoak asmoz aldaraziko dute. Orduan, bere iraganari aurre egingo dio eta krimen izugarri haiek egitera bultzatu zuten arrazoiak ulertzen saiatuko da.
Lluís Miñarro
Film inprobisatu bat, hasieran familiako oparia zena, desagerturiko belaunaldi baten kronika bilakatuko da ustekabean. Katolizismoaren eta Gerra Zibilaren arrastoak dituen Espainiaren hotsak ahoz transmititzen ditu. Lan diskretua, sinplea eta bizi-distiraz beterikoa.
Fernando González Molina
Auzo xume bateko institutuan ikasten du Emiliok. Mutil lotsatia da eta bere batez besteko nota bostekoa izan da beti. Bizi osoa darama Nataliarekin ezkutuan maiteminduta; neska, klaseko ederrena eta azkarrena da. Azken egunean, bere maitasuna Nataliari aitortzear dagoenean, hari beka bat emango diote Oxforden medikuntza ikasteko. Emilio etsita dago, baina institutuko bere lagun baztertuek ez dute amore emateko inongo asmorik. Espedienteak eta bekak faltsutu ondoren, txoriburu taldea Oxfordera iritsiko da, kanpuseko bizitza lasaia asaldatzera. Tartean daude: ikusten dutenen aukera berak izatera erabakita dagoen itsu bat, gurpil-aulkian dagoen eta testosterona gehiegi duen heavy bat, adimenik gabeko lider intelektual bat, eta trapitxeoan eta iruzurrean aditua izateaz gain, bihotz ona duen ijito bat.
Juanma Bajo Ulloa
Juanma Bajo Ulloa zinema zuzendariak Distrito 14 rock taldearen agurra filmatzeko enkargua jasoko du; jende gutxik ezagutzen duen kultuko taldea da eta 25 urteren buruan azken kontzertua emango duela iragarri du. Bajo Ulloaren usteen aurka, enkargu hau, bere ibilbide profesionaleko gertaera zirraragarrienetako bat bilakatuko da, eta hasierako proposamena, galtzeko arriskuan dagoen bizimodu bati eginiko omenaldia bihurtzea erabakiko du.
Santiago Fillol, Lucas Vermal
Espainiako deportatuen elkarte nagusiko lehendakari ohiak, Enric Marcok, bere iraganerako bidaia desmitifikatzaileari ekin dio; kotxez abiatu da Alemaniara. Bi urte lehenago, historialari batek frogatu zuen Enric Marco ez zela egiaz berak zioen erresistentziako kidea, eta hainbat urtez telebistan kontatu zituen kontzentrazio-esparruko bizipenak asmatu egin zituela. Orain, Marcok, 1941ean Francok Hitlerri, Bigarren Mundu Gerraren erdi-erdian, bidali zizkion langileen konboian egin zuen tren ibilbide bera egingo du. Propaganda komunista egiteagatik urtebete pasa zuen Kieleko espetxean, zigorra kendu eta Espainiara itzuli zuten arte. Orain, Kieleko espetxe horretara daraman bidaia, horrenbeste aldiz kontatu zuen alegiazko bidaiarekin gurutzatuko da hainbat puntutan: frantziar erresistentziatik kontzentrazio-esparruetaraino eginikoa, abereak eramateko trenetan, Gerra Zibilaren ondoren Espainiako milaka errepublikarren benetako patua izan zena.
Borja Cobeaga
Neska ile-apaintzailea da eta praktikatu beharra du. Mutilak ilea dauka eta neskarentzat atsegina izateko gogoa. Emaitza: mutilak neska gustuko duelako bakarrik jasango dituen milaka orrazkera zentzugabe. Baina neskak beste sentimendu batzuk ditu. Bi mutil mota dagoela uste du: desio dituzunak eta fanta edariak ordaintzen dizkizutenak. Pagafantas komediaren protagonistak sarritan entzun ditu "maite zaitut" hitzak, baina beti "lagun bezala" esaldia dator atzetik. Haren ustez, pazientzia izanez gero, azkenean neska bata bestearentzat direla konturatuko da. Eta horretan ari da, itxaroten, makurtuta, eta pazientzia dosi izugarriarekin. Baina mundu guztiak daki pazientziak muga bat duela.
Chus Gutiérrez
Inspirada parcialmente en hechos reales, Retorno a Hansala narra la historia de Martín, un empresario funerario con problemas económicos, que encuentra en el cadáver de uno de los muchachos muertos en el Estrecho un número de teléfono. Así entrará en contacto con Leila, la hermana del fallecido, una joven inmigrante que tratará de repatriar el cadáver de su hermano. Martín, viendo las posibilidades de negocio, partirá con ella hacia su aldea con la idea de obtener el máximo beneficio de otras familias que reconozcan a sus muertos a través de sus pertenencias, topándose sin esperárselo con la realidad del Atlas marroquí.
Mar Coll
Léak bat-batean bidaiatu beharko du Gironara, aitona hil zaiolako. Hantxe, atzerrira joan zenetik ia ikusi ez duen familia izango du zain. Vich i Carbó sendiko patriarkaren heriotza haren ondorengoak elkarrekin bizitzera behartzeko aitzakia ezin hobea izango da. Beilak, mezak eta ehorzketak irauten duten hiru egunak aukera ona izango dira arazo guztiak agerikoak diren baina esplizitu egiten ez dituen burgesia kontserbadorearen itxurakeria jokoari erreparatzeko.
David Planell
Lotsa goiz batean gertatzen da. Goiz horretan, Pepek eta Lucíak osaturiko hogeita hamar urte inguruko bikote moderno eta aberatsak erabaki bat hartu du: Jimena gizarte langileari jakinarazi nahi diote Manurekin bizitzea oso zaila dela, ez direla zortzi urteko seme perutar adoptatuarekin ohitzen, harekin daramatzaten sei hilabeteak infernua izan direla eta itzuli nahi dutela. Baina halako erabaki garrantzitsu bat ezin da besterik gabe hartu. Halako erabaki bat garesti ordaintzen da.