"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiko ekitaldien agenda, edizioan akreditatutako kazetarientzat soilik.
72. edizioan kazetari gisa akreditatuta bazaude, deskargatu aplikazioa, errazagoa eta erosoagoa izan dadin informatzea eta bete beharreko ekitaldien jarraipena egitea.
Akreditatu ondoren, sartu zaitez zure erabiltzailearekin eta kontsultatu egunero programatutako ekitaldiak eta jarduerak (photocall-ak, prentsaurrekoak, iritsierak, alfonbra gorriak, galak, aurkezpenak…). Jarduera bakoitzaren tokiaz, egunaz eta orduaz gain, parte-hartzaileen izenak eta erreferentziazko argazki bat aurkituko dituzu, errazago identifika ditzazun. Gainera, interesatzen zaizkizun kategoriak bakarrik iragazteko eta gogokoenak markatzeko aukera izango duzu, eta azken orduko aldaketak gertatuz gero, jakinarazpenak jasoko dituzu; beraz, ez ahaztu aktibatzea.
SSIFF Agendaren eduki guztia hiru hizkuntzatan dago eskuragarri (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez).
Bertsio eguneratua irailaren 9tik aurrera egongo da eskuragarri eta edukiak irailaren 18tik aurrera.