"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
"Kamurak poesiaz beteriko animazio bidez ilustratzen ditu gaztearen identitate gatazkak, eta, argi-itzalen erabilerarekin batera, ezagutze bidean dagoen gaztearen erretratu delikatua eraikitzen du", U.A.L, BERRIA
“Hokkaidoko paisaia ederren laguntzaz, janaria balioetsi eta naturak ezartzen dituen garaiak errespetatzera garamatzan film bat da”, Uxue Arzelus Lasa, BERRIA
“Bikaina giroaren eraikuntzan, gainbeheran dagoen mundu bat irudikatzeko modu delikatu eta samurrean”, Luis Martínez, EL MUNDO
“Film nahiko isila da Ulysses, eta, gauza bakoitzei behar duen denbora eskainita, modu pausatuan egiten du aurrera.”, Itziar Ugarte Irizar, BERRIA
Lau ataletan banatutako 212 minutuetako bakoitzean ikuslearen hezur-muina zeharkatzen duen izua da. Lan honekin, Alauda Ruiz de Azúa bere belaunaldiko erreferentziako zinemagileetako bat dela esan daiteke”, Luis Martínez, EL MUNDO