"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Almodóvarrek bere gustu bisual onenarekin estaltzen du bere historiaren funtsa, girotze delikatu eta delineatu batekin, eta bere begi jakitunarekin konbinatzen ditu espazioa eta sentimenduak, narrazioan Joycerengana gerturatuko zaituzten edo Edward Hopperri tantaka darien gogo-aldarteak islatzeko”, Oti Rodríguez Marchante, ABC
“Ezerk ez eta guztiak azaltzen du haren gogo-aldartea. Ederki identifika gaitezke erabat garaikidea dugun krispazio horrekin”, Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Pansyren irainen makurdura gimnastikoaren karisma eta tramaren zentzu elastikoa bera —zeinak luzatu egiten baitu asaldura, eta, aldi berean, argitu egiten baititu gertaeraren atzean dauden haustura emozionalak— primeran ezkontzen dira ‘bizitza bera bezalakoxe’ film egituratu batean; finean, lotura ukigarrien eta immanenteen batura gisa ulertzen du familia”, Mariona Borrull, GARA
“Film kaotiko bat sinatzen du, ideiaz betea, ideia gehiegitxoz; baina, eskuetan lehertu beharrean, ikus-entzunezko marrazki eldarniotsu, barroko, deformatu eta baldar bihurtzen da”, Borja Crespo, EL CORREO
“Baliteke Francis Ford Coppolak bere azken saietak bota izana fabula neoklasiko, handinahi, aske, erabat libre, aurrerakoi eta bisualki konponezin honetan, non Erroma inperialaren arkitektura-lerroak nahastu egiten baitira DC komikien egileek marraztutako angeluekin”, Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO.