"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Kontsiderazio ederra eta argia bizitzaren eta heriotzaren gainean, gaixotasunaren mehatxuaren eta soluzio aringarrien inguruan, muga hori, beharrezkoa denean, modu naturalean zeharkatzeko, bultzadarik eta oinazerik gabe”, Oti Rodríguez Marchante, ABC
“Interes handiko filma, eutanasia aldarrikatzeko beldurrik ez duen maisu batek inolako ahuleziarik gabe kontatua”, Oskar Belategui, EL CORREO
“Dena da hain musikala, gizatiarra, pozgarria eta dibertigarria, guztia hain itsatsia bizitzaren gauza eta zoriei… Pozarren irteten zara handik, Ravelen ‘Boleroa’ txistukatuz”, Oti Rodríguez Marchante, ABC
“Pelikula osoko argazkia da txapela kentzeko modukoa”,U.U. BERRIA
“Estetika ederra ez ezik, nabarmentzekoak dira pertsonaia hotzak ere. Fintasun bisuala da produkzio honetako onena, eta argazkiak mereziko luke aintzatespenik”, Mikel G.Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Protagonistak bezala telebista aurrean sentitu naiz, argiak harrapatuta, haurtzaroan gertatzen zitzaidan eran zer pasatzen den guztiz ulertu gabe, baino begirada kendu ezinik”, Uxue Arzelus Lasa, BERRIA
“Beldurrezko generoari atxikita egon litekeen pelikula bat, baina feminizidioak, indarkeria matxistak eta halako gai sozialki sentikorrak seinalatzeko erretorikak zabaldu eta askatu egiten du, ez lerrokatzeko adina askatu ere”, M. Moleón, LA RAZÓN