"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Film honek kontatzen duen istorio xumeak auzi existentzial handiak dauzka inguruan orbitan, isil-isilik”, Alfonso Rivera, CINEUROPA
“Gidoiak ez du bira korapilatsuen beharrik ikuslea harrapatzeko, eta bere planteamenduaren soiltasunean ondo egiten du aurrera”, U.U., BERRIA
“Hautagai posible bat, Zinemaldiak hain kutunak dituen palmares-aldaketa batekin harridura pizteko”, Oti Rodriguez Marchante, ABC
"Dibertimendu jostalari bat da, estralurtarren kontura hegan dabilena, eta oso modu egokian josten du dena Lermanek", Urtzi Urkizu, BERRIA
“Leonardo Sbaragliaren irudia eta karisma itxuragabetzen duten objektibo angeluhandien erabilerak lortzen du aldi berean harridura, errukia, arbuioa eta sinpatia sentitzea manipulatzaile gaixoti batekiko”, Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
Zer gertatzen ari den ulertu ez baina guztiz harrapatuta uzten zaituen istorioa”, Uxue Arzelus Lasa, BERRIA