"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Uzten du pantailan testurik gabeko irudien purutasuna, girotzeko testua baino ez, eta susmo bat bakarrik, iradokitzen duena beste inork ez duela filmatu sekula berak bezala hondarraren, zezenaren eta toreroaren arteko liturgia-bilera hori”, Oti Rodríguez Marchante, ABC
“Kapadiak etengabeko aldaketan dagoen eta zenbaitetan itogarria dirudien Mumbai batean kuestionaezinak diruditen horiek kolokan jartzen dituzten emakumeen begiradatik eraikitzen du istorioa, elkarrekin egindako borroka arinagoa dela erakutsiz”, U.A.L, BERRIA
“Jaialdietako film peto-petoa, izugarri arriskatua (..). Ia bi ordu eta erdiz murgiltzen du ikuslea tonu paregabe, gozo, hunkigarri, atsekabetu eta definigaitz batean, zeinak sumindu edo hunkitu egin baitezake. Edo biak aldi berean”, Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Amarru liluragarria, izaki zoragarriz betea”, Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO