"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Beste bat ez bezalako film bat agertu da, barnetik sotiltasun harrigarriz biluzten zaituzten horietakoa”, Oti Rodríguez Marchante, ABC
“Proposamen intimo eta soil bat pertsonen arteko maitasunari, zainketei eta bizitzaren amaierari buruz… Argi-izpi bat ekarri zuen atzo publikoarentzat eta kritikarentzat”, Martín Ruiz Egaña, EL DIARIO VASCO
“Sekulako filma da zalantza guzti-guztietan; begirada sinple batean, ihes egiten duen dirdira batean, Juan Ramónen Platero y yo ahots samurrez eta lasai irakurtzean gauzaturiko zinema-ariketa jarraitua”, Luis Martínez, EL MUNDO
“Inor aspertuko ez duen kontakizun txundigarria”, O. Belategui, EL CORREO
“Andrea Arnoldek seigarren zentzumen bat dauka errealismo sozial eta magikoaren arteko nahasketa hipnotikoa amildegi batean baino gehiagotan maneiatzeko”, Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO
Mendeku estrategia fin bat, bere suspense eta hutsuneekin, I. Mateo – A. Artola, GARA