"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Zuzendariak erabateko txukuntasunez kontatzen ditu gertaera haren nondik norakoak, eta ez du inolako tentaziorik kontakizuna Nevenkaren begiradatik ateratzeko; sentsibilitatez sakontzen du biktimak biziriko oinazean eta katarsiraino eginiko ibilbidean”, Oti Rodríguez Marchante, ABC
“Kasuaren xehetasunen kronologia ematen du, eta, in crescendo, erretratu beldurgarria egiten du Álvarezen abusuzko obsesioaren gainean, zer-nola esku hartzen duten eta zer gorabehera dituzten jazarpena zehazten duten patroiek”, Marta Moleón, LA RAZÓN
“Botere-, anbizio- eta arrisku-joko burutsua, biziki entretenigarria”, Oti Rodríguez Marchante, ABC
“Alegia ederra, graziaz betea eta hortzak erakusten dituena; borondate garbia du urratzeko, eta are garbiagoa harridura pizteko eta entretenitzeko” Oti Rodríguez Marchante, ABC
“Zinema frantses beltz ederra. Iragandako hamarkadetako ‘polar’ handien oinordekoa. Eguneratua. Oso eguneratua”, Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO
“Ziztu bizian egiten du aurrera, amildegiaren ertzean mugituz eta gidoi indartsu batek adoreturik”, Fabien Lemercier, CINE EUROPA