"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Filmaren erotismoa ez dago esplizitutasunean, ezpada pelikula zeharkatzen duen testuran eta soinu-zuzendaritzan, eta oilo-ipurdia sorrarazten du ASMR bibrazioetara hurbilduz, protagonistak sentitzen duen plazera publikoari transmititzean”, Harri X. Fernández, DEIA
“Noémie Merlant zoragarri eta sentsuala protagonista duela, itxuraz zurruna eta segurua dirudien emakume batena eginez, ironia apur batekin baina erotismo ezkutuz, erraietako ukituarekin (…) filmak sotiltasunez, ausardiaz eta ahalmen bisual handiz islatzen du gozamenaren eta desioaren esplorazio femenino hori”, Júlia Olmo, CINE EUROPA
“Musikala, drama, intriga, thrillerra, eta trantsizioari buruzko hausnarketa sakona”, Oti Rodríguez Marchante, ABC
“Emilia Pérezek legitimitatez eta nobleziaz arpilatzen ditu kulebroi tradizionalaren ohiko osagai guztiak: trama sinesgaitza, ustekabeko biraketak, kasualitate gertaezinak, abesti trauskil askoak eta, finean, egundoko drama. Osagaiak primerakoak dira, eta haien guztien nahasketak tiro batek bezalaxe funtzionatzen du”, Alberto Moyano, EL DIARIO VASCO
“Dirudiena baino askoz gehiago ematen duen tresna bitxia bat: gitarra-jotzaile ijito bati buruzko dokumental gisa aurkezten da, baina, Searching For Sugar Man filmean gertatzen denaren antzera, egundoko familia-sekretu zirraragarri bat bistaratzen du”. Mitxel Ezquiaga, EL DIARIO VASCO
“Zuzendariak modu zirraragarrian kontatzen du familia-istorio hau. Hunkigarria da ikustea zer-nola esploratzen eta kontatzen duen intimitate hori guztia, bitarteko gisa baliatuz protagonisten eta ingurukoen testigantzak, ahotsak, hitzak, solas egiteko moduak, oroitzapen kontrajarriak”, Júlia Olmo, CINE EUROPA
“Mati Diopek Weerasethakul edo Cassavetes sortzaileen zorduntzat du bere burua, eta, kolonizazioaren espiritu errealei ez ezik, mamuei ere egiten die dei”, Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO