"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Benetan harrigarria da japoniarrak duen abilezia gutxirekin eraikitzen joateko, eta behar dena baino gehiago ez erabiltzeko: hitz bakoitza da beharrezkoa pertsonaiak osatzeko, pertsonaia bakoitza da beharrezkoa istorioak aurrera egiteko, eta ezer ez dago sobran, ezer ez da apaingarria”, Uxue Arzelus, Berria.
“Tzu Huiren eta Ping-Wenen filmaren bertuterik handia da, nahita, eskala txiki bat hartu dutela erreferentziatzat eta horrek aukera eman diela ideia sotil eta argien multzo bat ongi baliatzeko”, Mariona Borrull, Gara.
“Campillok zehaztasunez harrapatzen du isiluneen eta begiraden adierazgarritasuna, bai eta itxuraz hutsala den familia-argazki baten atzean ezkutatzen den tristura infinitua ere”, Nando Salvà, El Periódico.