72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2023-09-29

“Sororitatez betetako istorio eder bat”, Urtzi Urkizu, Berria.

“Erabat femeninoa den elkartasun modu baten erretratu hunkigarria, eta ikusleak jarlekuan iltzatuta uzten dituen biziraupen-istorio horietako bat”, Nando Salvà, El Periódico.

“Amatasuna eta erditzearen ekintza bera modu pertsonalean aurkezten ditu Cambordak, arreta emakumearen gorputzean jarriz eta intuizioa helduleku duela”, Iraitz Mateo eta Amalur Artola, Gara.

“Espainiar zinematografiak azken urteetan etengabe bultzatu duen landa-zinema intimistaren arrasto kostunbrista hori guztia jasotzen du, emakumeen arteko besarkadez, min partekatuz eta itxaropen-lurraldez –bestelako bizitza bat imajinatu daiteke horietan, bai eta bizi ere–– osatutako mapa bisualak marrazteko”, Marta Moleón, La Razón.

“Thriller psikologikoa, slasher baten antzekoa, bilauek beren neurriko zapata harrapatzen duten proposamen mota horietan sartzen da, Quentin Tarantinoren Death Proof (2007) eta Craig Zobelen The Hunt (2020) bezala”, Harri X. Fernández, Noticias de Gipuzkoa.

“Forma txukunekin eta thrillerraren iluntasunarekin, El sucesor filmak harritu egiten gaitu protagonista hausten den bitartean: ihesi doa aitaren lagunaren begirada gizatiarretik, bizilagunarengandik eta behatzen duten eta bere negar atsekabetua gaizki ulertzen duten gizartearen begietatik”, Itziar Altuna, El Diario Vasco.

“Ezin dibertigarriagoa izan da ulertezin zaidan mundo horren jolasean barneratzea, deserosotasunarekin gozatzea. Eta zinemagile suediarrak are errazagoa egiten du umorea, eta zenbaitetan misterio kutsu bat gehituz”, Uxue Arzelus, Berria.

“Larssonek surrealistak eta oso identifikagarriak diren egoeren arteko oreka polita duen istorioa eraiki du; sofa, ohe eta komoda eta guzti”, Uxue Arzelus, Berria.

 
 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: