72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2023-09-28

“Coixetek filmak oinarri duen eleberria aldatu du eta dimentsio ausartagoa eman dio, eta amaiera konpontzailea eman dio istorio benetan gogor bati; ikusleak deseroso eta harrituta sentituko dira aldi berean”, Alfonso Rivera, Cineuropa.

 

Un amor pertsonaia nagusiaren hutsunearen eta ziurgabetasunaren gainean eraikitzen da; haren ihes-plan bakarra korrika hastea da”, Luis Martínez, El Mundo.

“Izan nahi duen horixe da: film txiki eta zintzoa, tarteka hunkigarria eta ederra. Ospetsua izateko aukera izan zuen baina ez izatea erabaki zuen pertsonaia baten bizitza kontatzen digu eta, hortik harago, beste zerbait ere kontatzen digu: nola bihurtzen garen garen pertsona”, Dario Caruso, Cineuropa.

Alemania ez da film tristea; aitzitik, nerabe baten ikuspegitik kontatuta, haren familiarentzako maitasun-gutun bat da, erresistentziaren, afektuaren eta erresilientziaren gorespena iraultza digitalaren aurreko garai batean –orduan, kasetea zen abestiak, emozioak eta sentimenduak helarazteko bidea–”, Alfonso Rivera, Cineuropa.

“Gozamena da filma: umorez eta sakontasunez betetako egoerak, ongi ekarritako elkarrizketa ‘azkarrak’ eta garapen ziniko eta estimulagarria”, Oti Rodríguez Marchante, ABC.

 

“Erritmo biziko filma da Puan, fin kontatzen dute zuzendariek istorioa, eta hitzetan ere asmatu egiten du une oro”, Urtzi Urkizu, Berria.

 
 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: