"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Retjmanek egoera komikoen arasa batean jartzen ditu protagonistak, eta deadpan (espresiorik gabea) umorezko burutazioekin ebazten ditu horiek, Jim Jarmuschen eta Aki Kaurismäkiren estiloan –bide batez, ez dei horiei inbidiarik zertan izan–.", Mariona Borrull, Gara.
“Behin filma amaituta, denbora apur bat pasatu, eta irudietan agertu denaren gainean pentsatzen jarraitzeko bide ematen du Un silence-k. Gidoi on batekin lortzen den zerbait da. Eta filmak badu hori, zuzendariaren esku onarekin batera.”, Urtzi Urkizu, Berria.
“Elkarrekiko maitasun-sentimenduei kateorratzez lotutako kontzientziaren eta oroimenaren pixkanakako galeraren kronika humanistikoa”, Oti Rodriguez Marchante, ABC.