"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Bikaintzat jo daitekeen irudi- eta testu-xehetasunarekin kontatuta dago”, Oti Rodríguez Marchante, ABC.
“Besarkadek, malkoek eta atzealdeko soinuak – euria eta tximistaren bat– zintaren atmosfera berezia eraikitzen laguntzen dute”, Alberto Moyano, El Diario Vasco.
“Gelditutako denborarekiko fintasun, zehaztasun eta gustu txundigarriak”, Luís Martínez, El Mundo
“Mirari bat da zenbait film existitzea, eta Sultana’s Dream horietako bat da”, Oskar Belategui, El Correo.
“Bikaina da Sultana’s Dream alderdi estetiko eta sentsorialean: bi dimentsiotako animazioaren akuarelak, ahalik eta teknologia gutxien erabilita ez dadin artisau-lanaren mimoa galdu. Freskagarria da horretan murgiltzea”, Mikel G. Gurpegui
“Azken urteetan, film bat bera ere ez da hurbildu ere egin Isabel Herguerak korrespondentzia intimo, fantasiatsu eta filosofiko moduko hau egiteko baliatu duen askatasunera”, Mariona Borrull, Gara.
“Gálvezek eta bere taldeak maitagarriekin oso lotuta dagoen unibertso fantasmagoriko eta deabruzko bat ‘altxatzen dute’ literalki”, Begoña Teso, El Correo.
“Dolores Fonziren opera prima dibertigarria freskotasunez eta talentuz beteta dago, eta familia mota posibleen gainean eraikia eta The Velvet Underground & Nicoko arrakastez animatua”, Alfonso Rivera, Cine Europa.
“Errespetu handiz filmatu da pelikula, gertutasunez eta maitasunez, eta saiatzen da dramatismoetan ez erortzen” , Amalur Artola, Gara.