"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Ezagutzaz, izaeraz eta espresioz beteriko filma, bai eta suspensez, umorez eta serioarekiko begirada serioz ere, eta animazioaren generoaren barruan dotoreziatzat har genezakeen zerbaitekin”, Oti Rodríguez Marchante, ABC.
“Misterioan eta horren bidegabekerian, filmak harrapatu egiten gaitu, harritzeko, mintzeko eta, hala eta guztiz ere, liluratzeko”, Luis Martínez, El Mundo.
“Zientzia-fikziozko elementu txikiak hartzen ditu abiapuntu, maitasun-triangelu baten bizipenak nolabaiteko umore beltzez kontatzeko”, Alex Zubiria, Deia.
“Ausarta da lehen eszenatik, aukeraketa formal batzuetan eta gidoiaren garapenean. Zirkularra da istorioa”, Urtzi Urkizu, Berria.
“Dena esanda dagoela dirudienean, eskertzen da film batek zerbait desberdina edo bestela kontatzea. Ildo horretan, Kalakek ikusleak harritzea lortzen du”, Mikel G. Gurpegui, El Diario Vasco Especial.
“Modu harrigarrian, Perfect Days obra xarmagarria, kezkagarria eta hunkigarria da, Yasujiro Ozu japoniar zinemaren mitoaren berariazko oihartzunekin”, Stephen Dalton, The Film Verdict.