"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
"Animaziozko zinema egiteko, ulertzeko eta gozatzeko modu bat, estilo paregabea duena alderdi bisualean eta espiritualean", Oti Rodríguez Marchante, ABC.
“Hain zuzen, bizitzari, heriotzari eta irudimenari buruzko fabulatzat har daiteke Miyazakiren filma, kutsu autobiografikoa ere izan dezakeena”, Ainhoa Sarasola, Berria.
“Haurrak eta helduak harrapatuko ditu, biak ala biak, jatorrizko sentimenduez hitz egiten duelako; zurztasunaz, kasu”, Oskar Belategui, El Correo.
"Bayonaren filma (txundigarria da istripuaren eszenetan eta kokalekuetan) haragira baino gehiago arimara doa", Oti Rodríguez Marchante, ABC.
"Egunerokotasunaren deabruzko arkitektura delikatua", Begoña del Teso, El Diario Vasco Especial.
"Drama hunkigarria, urrun dagoena Hirugarren Reicharen sarraski-eremuei buruzko filmekin lotu ohi ditugun ohiko erregistroetatik", Koldo Landaluze, Gara.