"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Film honetan dena dira amaierak: adiskidetasuna, maitasuna, zinema, oroimena; azken hori izan ezik, hain justu: hori ez da amaiera, hasiera baizik, iragarpen bat, jada ikusten ez dugun eta ez dakigun zerbaitena, baina sentitzen dugu pantailako irudiek ordenan uzten dutela unibertsoa”, Oti Rodríguez Marchante, ABC.
“Los Javis bakarrik dira gai fanatismo sektarioaren izua, haurrak irensten dituen ama baten drama eta kostunbrismo almodoriarra nahasteko. La Mesíasen zazpi orduak film bat izango balira, Urrezko Maskorraren aurrean egongo ginateke”, O. Belategui, El Correo.
“Dramak dena blaitzen du, baina honek ere bai: maitasunak eta, idazketa bikainari esker eta, batik bat, aktore guztien konpromiso itzelari esker, berehala enpatia sentitzen dugun pertsona batzuekiko errespetuak”, Miguel González, Cineuropa.
“Proposatzen duen egitura oso konplexuarekin bat datorren zehaztasun miresgarriarekin gertatzen da dena”, Luis Martínez, El Mundo.
“Mamántula bere hasierako proposamen harrigarritik askoz harago doa, eta hauslea eta entretenigarria den esperientzia bilakatzen da, zinema esperimentalaren ingeniaritzaren onena eta thriller narratiboaren tentsioa bateratuko balitu bezala”, M. G. Rebolledo, La Razón.