Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak Imajinatu Zinemaldia erakusketa antolatu dute Donostiako Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Zinemaldiaren 70. urteurrena ospatzeko. Erakusketa zinemaren industriari, komunikabideei, zinema-aretoei, hiriari berari eta, jakina, edizioz edizio zineak betetzen dituzten ikus-entzuleei egindako omenaldi gisa planteatzen da.
Tabakalerako hainbat gune publikotan banatutako ikus-entzunezko instalazioen bidez, erakusketak Zinemaldiaren historiaren jazoera gogoangarri nagusiak erakusten ditu, "pertsona guztion protagonismoa duen obra kolektibo gisa" aurkeztuta, Morgancrea taldeko Carlos Rodríguez eta Asun Lasarteren kontzeptuaren arabera. Morgancrea ekoiztetxeak erakusketa bat egin du, eta hogei bat pantailen bidez 150 minututik gorako edukia duten ehunka bideo erakusten ditu.
Alfonbra gorriak gidari gisa jokatzen du erakusketan, eta Zigarrogileen plazako sarrera nagusitik edo Nestor Basterretxea plazako beheko sarreratik sar daiteke bertara. 0 solairuan ikus-entzuleei eskainitako atala dago, Zinemaldiko argazkiak –herritarrek bidaliak– erakusten dituena; 1. solairuan, berriz, komunikabideei eskainitako instalazio bat dago.
Erakusketaren ordutegia:
2022/07/04 -- 2022/09/24
Astelehena - Igandea
10:00 - 20:00
Informazio gehiago, hemen.
Vive le cinéma! erakusketan lau zinemagilek zinema-aretoetarako filmak egiteko praktika erabili dute erakusketa-areto honetarako instalazio zinematografikoak sortzeko. Dea Kulumbegashvili, Lemohang Jeremiah Mosese, Isaki Lacuesta eta Jia Zhang-ke izan dira gonbidapen horri erantzun eta pantailaren mugak aztertu dituztenak.
Zinemagile bakoitzak argia eta soinua hartu eta zenbait gai landu ditu: bizitza eta heriotza, politika eta egunerokoa, gorputzaren presentzia eta absentzia. Dispositibo zinematografikoa bera berrasmatu egin da praktika artistikoentzako propioagoa den teknologia erabiliz, film-esperientzia sustatze aldera.
Vive le cinéma! erakusketa Amsterdameko Eye Filmmuseum eta Tabakaleraren arteko ekoizpen bat da, Donostia Zinemaldiaren lankidetzan. Erakunde hauen programetan funtsezkoak dira zinema eta ikus-entzunezkoak eta, horiek hedatzeaz gain, euren sorkuntza ere sustatzen dute. Hori dela eta, aurkezten diren lau obrak ekoizpen berriak dira, eta Kulumbegashvili eta Lacuestaren lanak Tabakaleran aurkeztuko dira lehenengoz.
Erakusketa-aretoaren ordutegia:
2022/07/09-2022/09/25
Asteartea-Igandea
12:00 - 20:00
2022/09/27-2023/01/08
Asteartea-Igandea
12:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00
Astelehenetan itxita.
Marina Palacio zinemagile eta diziplina anitzeko artistak [Film Not Found_Try Again] erakusketa sortu du, existitzen ez diren filmen kartelez osatutako argazki-proiektu bat, eta protagonistak Donostia Zinemaldiko hainbat departamentutan lan egiten duten pertsonak dira edo zinema-sektoreko kide direlako Zinemaldiarekin lotuta daude.
Tabakalerako bigarren solairuan –Zinemaldiaren bulegoetarako sarbidean, hain zuzen ere–, zinema-kartel faltsuen erakusketa hau egongo da ikusgai. Kartel horietan, artistak irudiak eta testua manipulatu ditu, protagonisten errealitatea –osorik edo partzialki– transmiti dezaten, eta euren buruaz hitz egiten dute protagonistek, halaber, kreditu-tituluen ohiko lekua hartzen duten testu txiki batzuen bidez.
Kontserbatzaileak eta zaharberritzaileak, proiektagailu-teknikariak, argazkilari bat eta txofer bat, konpositore bat eta ekoizle bat, eta Ekoizpen, Industria, Harreman Publiko eta Web & IKT Departamentuetako langileak dira inoiz existitu ez diren –eta sekula existituko ez diren– filmen kartel horien protagonistak («ez-filmak», Palaciok erabilitako terminoaren arabera), eta, beraz, milaka istorio izan ditzakete aldi berean. Gainera, irudi bakoitza Jesús Palaciok –artistaren aita eta kolaboratzaileak– online irakurtzeko idatzitako kontakizun labur batekin osatzen da.
2022/9/07 – 2022/10/31
Astelehenetik ostegunera: 9:00 - 21:00
Ostiralak: 9:00 - 22:00
Larunbatak: 10:00 - 22:00
Igandeak eta jaiegunak: 10:00 - 21:00
Informazio gehiago, hemen.
Koldo Mitxelena Kulturuneak "Luis Gasca: komikiak eta zinema" erakusketa antolatu du; azaroaren 8ra arte egongo da ikusgai Okendo kultur etxean. Donostia Kulturarekin lankidetzan eta Donostia Zinemaldiaren partaidetzarekin, Luis Gascaren ibilbide profesionala eta bizia omentzen ditu erakusketak, komikiaren munduari lotutako dokumentuen bildumaren bidez. Asier Mensurok eta Álvaro Ponsek komisariatu dute erakusketa, eta bi zati ditu: batetik, obra grafikoari eta komikiari eskainitakoa, 270 bat piezarekin (originalak eta erreprodukzioak), eta bestetik, zinemari lotutakoa, artista garrantzitsuen 100 argazki inguru eta hainbat argazkilarik egindako une paregabeekin, Luis Gascaren alabetako baten bilduma pribatukoak zein komisarioetako baten bilduma partikularrekoak, horretarako lagatakoak. Bilduma osoak komikiaren adierazpen askotarikoak eta komikiak zinemarekin, literaturarekin eta, oro har, sorkuntzarekin duen harremana biltzen ditu. Komikiak, aldizkariak, fanzineak, lan grafiko originalak eta komikiari buruzko ikerketak ere jasotzen ditu. Azkenean, bederatzigarren artearen iragana eta oraina ezagutzeko aukera ematen duen eskaintza zabala.
Une nuit pantaila bikoitzeko instalazioa da, eta Isaki Lacuestak zuzendutako Un año, una noche (Perlak sailean hautatua, Berlinaleko lehiaketan parte hartu ondoren) filmaren azken muntaketan parte hartu ez zuen material argitaragabea erabiltzen du. Bi pantailek kamera geldoan erreproduzitzen dituzte, behi eta berriz, kontraste handiko bi une: batean, ikus entzuleak ikusten dira, kontzertuaren aurreko unean, zoriontasun-giro batean sartzen (dena posible da une horretan); bestean, aretoaren ebakuazioa eta kanpoko anbulantziak erakusten dira. Sergi Diesek egin du ikus-entzunezko muntaketa eta Refreek irudiekin batera doan musika konposatu du, Claudio Monteverdiren Lamento della Ninfa piezaren bariazioak, zeina musika elektroniko bihurtu arte konposatu eta deskonposatuz baitoa.
Pedro Marchánen Estepas film laburra da Audi Future Stories film labur zinematografikoetarako gidoien lehiaketaren bigarren edizioko irabazle. Audi Donostia Zinemaldiko Laguntzaile Ofizialak sortua da lehiaketa. Jasotako istorio zoragarri guztien artean irabazle bat aukeratzea benetako erronka izan da, baina azkenean, ECIR (Reus) zinema-eskolako Pedro Marchán aukeratu zuten irabazle bere gidoi harrigarriari esker.
Estepas, Donostia Zinemaldian estreinatuko dena, thriller bizia eta zirraragarria da, Audi Q4 Sportback e-tron batean ihes egiten duten bi ama-alabaren istorioa kontatzen diguna, baita beren sekreturik ezkutuenak azaleratuko dituen ezezagun batekin izandako topaketa ere. Film laburra uztailean filmatu zen, eta Kike Maíllo –zuzendari onenaren Goya Sariaren irabazlea– eta Verónica Echegui aktorea izan zituen zuzendarikide.
Beste jarduera batzuk
23
10:30
Príncipe, 10
Keler 2015az geroztik da Donostia Zinemaldiko garagardo ofiziala, eta aurten doako emanaldi isilak berreskuratuko ditu, ikusleei aukera emango dietenak filmak kaskoen bidez eta Donostiako garagardoaren edalontzi hotz batekin gozatzeko. Okendo Plazako aire zabaleko pantailan bi emanaldi izango dira: hilaren 22an (osteguna) El vasco ikusi ahalko da, eta hilaren 23an (ostirala), berriz, Handia.
Okendo plaza
2022/09/22, 20:45etan, El vasco.
2022/09/23, 20:45etan, Handia.
Doako sarrera edukiera bete arte.
Bideoaldiaren XXXIV. edizioak 2021-2022 ikasturtean egindako film laburren hautaketa bat emango du Donostiako Larrotxene Kultur Etxean. Iulen Aranak Koadro Goriari Heldu drama zuzendu du Pablo Malok ematen duen Dirección de Cine ikastaroan. Jose Maria Agirrek eta Iñigo Akortak –Andoni de Carlosek ematen duen Gidoigintza Hastapeneko ikastaroko ikasleek–, Plataforma eta Gauero lanak egin dituzte, hurrenez hurren. Michel Gaztanbidek ematen duen Guión Avanzado ikastaroari dagokionez, Minus 64 Kg eta Polita lanak –Deiane Morenok eta Eneko Muruzabalek zuzenduak, hurrenez hurren– ikusi ahalko dira. Koprodukzioen atalean, Juanmi Cuestak zuzendutako Jone K. eta Jose Antonio Cortések zuzendutako La carga film laburrak emango dira.
Trueba (2. aretoa)
Cines Trueba (sala 2)
Trueba Cinema (theatre 2)
Irailaren 22a, 19:00etan /
22 de septiembre, 19:00 horas /
September 22, 19:00
K-sariak Kresala (Donostia), Zinetogram (Azkoitia), Goieniz (Beasain), Butak21 (Urretxu-Zumarraga) eta Ozzinema (Errenteria) zineklubek bultzatzen dituzte. K-sariak 2022ko edizioan parte hartzen duten jaialdietako film labur banari ematen zaizkio: Surf Film Festival, Huhezinema, Animadeba, Zeinu Hizkuntzan Egindako Zinemaren Nazioarteko Jaialdia, Donosskino, Zinetika, Amua In-Edit, Hator Hator eta Gau Laburra. Jaialdi horietako bakoitzean zineklubetako kideez osatutako epaimahai batek film bat aukeratzen du, Egingelak sortutako K formako garaikur bat jasotzen duena. Donostia Zinemaldian 2022ko lau film labur irabazleak emango dira: Ama (Leire Merino Calvo), Coquille / The Egg Child (Kévin Robic), Feeling Through (Doug Roland) eta Mouse (Noah Mauchly). Emanaldiaren ostean solasaldi bat izango da Ama filmeko lantaldearekin: Leire Merino Calvo, Iñigo Arkauz Uribesalgo, Leire Blanco Frutos, Ainhoa Rodriguez Gomez, Jon Angulo Regueiro eta Jone Morillas Viana.
Astelehena, 2022ko irailaren 19a, 19:00etan
Trueba 2