Laura Moraren Los reyes del mundo / The Kings of the World filmak —Kolonbiak eginiko koprodukzioa, Luxenburgo, Frantzia, Mexiko eta Norvegiarekin batera— eskuratu du Donostia Zinemaldiko 70. edizioko Urrezko Maskorra. Horretaz gainera, epaimahai ofizialak Genki Kawamura zinemagileari eman dio zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra Hyakka / A Hundred Flowers (Japonia) filmagatik, eta gidoi onenaren saria, berriz, Dong Yun Zhou eta Wang Chao egileentzat izan da, azken horrek Kong Xiu / A Woman (Txina) filmean eginiko lanagatik.
Carla Quílez eta Paul Kircher aktoreek eskuratu dute Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra ex aequo, Pilar Palomeroren La Maternal (Espainia) eta Christophe Honoré zuzendariaren Le Lycéen / Winter Boy (Frantzia) filmengatik, hurrenez hurren. Bestalde, Renata Lermanek eskuratu du antzezle taldeko interpretaziorik onenaren saria, Diego Lermanen El suplente filmean eginiko lanagatik (Argentina-Espainia-Italia- Mexiko-Frantzia). Manuel Abramovich Pornomelancolía obraren zuzendariak (Argentina-Frantzia-Brasil-Mexiko) eskuratu du argazki onenaren saria, film horretan eginiko lanagatik. Epaimahaiaren Sari Berezia, ostera, Marian Mathias hasiberriaren Runner filmak irabazi du (AEB-Alemania-Frantzia), “apustu narratiboaren anbizioagatik, originaltasunagatik eta lehenbiziko obra honetan sumatzen den indarragatik”.
Hirugarren urtez jarraian, emakume batek zuzenduriko film batek eskuratu du Sail Ofizialeko sari nagusia —aurretik izan zituen Beginning (Dea Kulumbegashvili, 2020) eta Crai nou / Blue Moon (Alina Grigore, 2021), hain justu—, eta Zinemaldiaren zazpi hamarkadatan lehenbizikoz irabazi du Urrezko Maskorra Kolonbiako produkzio batek. Laura Mora (Medellín, 1981) zuzendariaren bigarren film luzea da, zeinak Matar a Jesús (2017) lehenbiziko filmarekin Kutxabank-New Directors Saria eskuratu baitzuen aurretik.
Epaimahaiaren Sari Bereziak eta Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorrak bi opera prima aitortu dituzte: Runner eta Hyakka / A Hundred Flowers, hurrenez hurren. Azken lan hori Genki Kawamurak zuzendu du, gaur egungo funtsezko hainbat animazio-film japoniarren ekoizleak.
Matías Mosteirín ekoizlea izan da sariok banatu dituen epaimahaiaren buru, eta epaimahaikide izan dira, orobat, Antoinette Boulat, Tea Lindeburg, Rosa Montero, Lemohang Jeremiah Mosese eta Hlynur Pálmason.
BESTE SARI OFIZIAL BATZUK
Kursaal jauregian izan da Donostia Zinemaldiaren 70. edizioko klausura-gala, eta beste zenbait sari ofizial ere banatu dira.
Fifi / Spare Keys (Frantzia) filmak —Jeanne Aslan eta Paul Saintillan ditu zuzendarikide— eskuratu du Kutxabank-New Directors Saria, eta, ildo horretan bertan, aipamen berezia eskuratu du Parth Saurabh zinemagilearen Pokhar ke dunu para / On Either Sides of The Pond (India) filmak. Valentina Maurel egilearen Tengo sueños eléctricos (Belgika-Frantzia-Costa Rica) lehenbiziko lanak eskuratu du Horizontes Saria, Locarnoko zinema-jaialdian zuzendari onenaren eta emakumezko zein gizonezko aktore onenen sariak irabazi ondotik. Bestalde, Hlynur Pálmason zinemagilearen Godland filmak (Danimarka-Islandia-Frantzia-Suedia) irabazi du Zabaltegi-Tabakalera Saria, zeinak Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean parte hartu baitzuen.
Nest Saria, bestalde, Sofía Salinas eta Juan David Bohórquez egileen Montaña azul / Blue Mountain (Kolonbia) film laburrak eraman du, biak Kolonbiako Unibertsitate Zentraleko ikasleak, eta sail horretako aipamen berezia, ostera, HEAD-Genève ikastegiko Benjamin Goubet ikaslearen Anabase (Suitza) lanak irabazi du.
Horretaz gainera, Euskal Zinemaren Irizar Saria Suro (Espainia) lanarentzat izan da —Mikel Gurrearen lehenbiziko film luzea, Sail Ofizialean bildua—, eta aipamen berezia, berriz, María Elorzaren A los libros y a las mujeres canto / To Books and Women I Sing (Spainia) pelikularentzat, zeina New Directors sailean hautatu baita. Suro film luzeak ere Fipresci saria irabazi du.
Bestalde, Perlak Saileko ikusleek hautatzen duten Donostia Hiria Publikoaren Saria Santiago Mitreren Argentina, 1985 (Argentina, AEB) filmarentzat izan da, zeinak Fipresci Saria eskuratu baitzuen Veneziako Zinema Jaialdian. Europako Film Onenaren Publikoaren Saria, ostera, As bestas / The Beasts (Espainia) lanak eraman du, zeinarekin Rodrigo Sorogoyen zinemagileak Cannes Première sailean esku hartu baitzuen.
Galaren ostean, Neil Jordan egilearen Marlowe filmaren munduko estreinaldiaren txanda etorri da. Zinemagilea Donostian izan da, Liam Neeson eta Diane Kruger antzezleekin batera.
Sail ofizialak – FIAPF
Film onenaren Urrezko Maskorra
Laura Mora (Kolonbia - Luxemburgo - Frantzia - Mexiko - Norvegia)
|
|
|
|
Epaimahaiaren Sari Berezia
Marian Mathias (AEB - Alemania - Frantzia)
|
|
|
|
Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra
Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra
Ex aequo
Christophe Honoré (Frantzia)
|
|
|
|
Ex aequo
Pilar Palomero (Espainia)
|
|
|
|
Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra
Diego Lerman (Argentina - Espainia - Italia - Mexiko - Frantzia)
|
|
|
|
Gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria
Argazki onenaren Epaimahaiaren Saria
Manuel Abramovich (Argentina - Frantzia - Brasil - Mexiko)
|
|
|
|
Beste sari ofizial batzuk
Kutxabank-New Directors Saria
KUTXABANK-NEW DIRECTORS SARIA
Jeanne Aslan, Paul Saintillan (Frantzia)
|
|
|
|
AIPAMEN BEREZIA
Parth Saurabh (India)
|
|
|
|
Horizontes Saria
Valentina Maurel (Belgika - Frantzia - Costa Rica)
|
|
|
|
Zabaltegi-Tabakalera Saria
ZABALTEGI-TABAKALERA SARIA
Hlynur Pálmason (Danimarka - Islandia - Frantzia - Suedia)
|
|
|
|
Nest Saria
NEST SARIA
Film laburra
Sofía Salinas, Juan David Bohórquez (Kolonbia)
|
|
|
|
AIPAMEN BEREZIA
Film laburra
Benjamin Goubet (Suitza)
|
|
|
|
Donostia Hiria Publikoaren Saria
DONOSTIA HIRIA PUBLIKOAREN SARIA
Santiago Mitre (Argentina - AEB)
|
|
|
|
EUROPAKO FILM ONENAREN SARIA
Rodrigo Sorogoyen (Espainia - Frantzia)
|
|
|
|
Euskal Zinemaren Irizar Saria
EUSKAL ZINEMAREN IRIZAR SARIA
Mikel Gurrea (Espainia)
|
|
|
|
AIPAMEN BEREZIA
Maria Elorza (Espainia)
|
|
|
|
Gazteriaren TCM Saria
Industria Sariak
WIP LATAM Sariak
WIP LATAM INDUSTRIA SARIA
Martín Benchimol (Argentina - Frantzia)
|
|
|
|
WIP LATAM ONENARENTZAKO EGEDA PLATINO INDUSTRIA SARIA
Martín Benchimol (Argentina - Frantzia)
|
|
|
|
PROJETO PARADISO LEHEN SARIA
Guto Parente (Brasil - Portugal)
|
|
|
|
PROJETO PARADISO BIGARREN SARIA
Davi Pretto (Brasil - Frantzia - Argentina)
|
|
|
|
WIP EUROPA Sariak
WIP EUROPA INDUSTRIA SARIA
Selman Nacar (Turkia - Frantzia - Errumania)
|
|
|
|
WIP EUROPA SARIA
Selman Nacar (Turkia - Frantzia - Errumania)
|
|
|
|
Europa-Latinoamerika XI. Koprodukzio Foroko Sariak
EUROPA-LATINOAMERIKA XI. KOPRODUKZIO FOROKO PROIEKTU ONENARI SARIA
Seis meses en el edificio rosa con azul / Six Months in the Pink and Blue Building
Bruno Santamaría Razo (Mexiko)
|
|
|
|
DALE! SARIA (EUROPA-LATINOAMERIKA GARAPENA)
Seis meses en el edificio rosa con azul / Six Months in the Pink and Blue Building
Bruno Santamaría Razo (Mexiko)
|
|
|
|
ARTEKINO INTERNATIONAL PRIZE
Madre pájaro
Sofía Quirós Ubeda (Costa Rica - Argentina)
|
|
|
|
FILM CENTER SERBIA SARIA
La muñeca de fuego / The Fire Doll
Niles Atallah (Txile - Frantzia)
|
|
|
|
Ikusmira Berriak Saria
IRUSOIN POSTPRODUKZIO SARIA
Bandeira
João Paulo Miranda Maria (Brasil - Frantzia)
|
|
|
|
Zinemaldia Statup Challenge Saria
ESPAINIAKO PROIEKTU ONENA
Motmo.Pro
(Espainia)
|
|
|
|
EUROPAKO PROIEKTU ONENA
Mine S
(Italia)
|
|
|
|
PERTSONA EDO TALDE EKINTZAILE BATEK AURKEZTUTAKO PROIEKTU ONENARI
kino_GreenToken
(Espainia)
|
|
|
|
XVIII Lau Haizetara dokumentalen Koprodukzio Foroaren Sariak
IBAIA – BILIBIN CIRCULAR SARIA
CARAPIRÚ: EL SUPERVIVIENTE
Aner Etxebarria, Pablo Vidal
Ekoizlea: Federation Spain (Espainia - Frantzia)
|
|
|
|
TREELINE BANAKETA ETA JAIALDIETAKO AHOLKULARITZAREN SARIA
EL SILENCIO DE LAS HORMIGAS
Francisco Montoro
Ekoizlea: Apnea Films (Espainia)
|
|
|
|
IBAIA - ELKARGI SARIA
EL SILENCIO DE LAS HORMIGAS
Francisco Montoro
Ekoizlea: Apnea Films (Espainia)
|
|
|
|
Beste sari batzuk
TVE-Beste Begirada Saria
PREMIO RTVE - OTRA MIRADA
Isabel Coixet (Espainia)
|
|
|
|
AIPAMEN BEREZIA
Marie Kreutzer (Austria - Frantzia - Alemania - Luxemburgo)
|
|
|
|
Espainiako Lankidetza Saria
Natalia Beristain (Mexiko)
|
|
|
|
Agenda 2030 Euskadi Basque Country Saria
Jean-Pierre Dardenne, Luc Dardenne (Belgika - Frantzia)
|
|
|
|
Dunia Ayaso Saria
DUNIA AYASO SARIA
Rocío Mesa (Espainia - AEB)
|
|
|
|
AIPAMEN BEREZIA
Isabel Coixet (Espainia)
|
|
|
|
Ohorezko Sariak
Donostia Sariak
Zinemira Saria
Sari paraleloak
FIPRESCI Saria
Feroz Zinemaldia 2022 Saria
Laura Mora (Kolonbia - Luxemburgo - Frantzia - Mexiko - Norvegia)
|
|
|
|
Euskal Gidoigileen Elkartea Saria
Mikel Gurrea, Francisco Kosterlitz
Mikel Gurrea (Espainia)
|
|
|
|
Sebastiane Saria
Luis De Filippis (Kanada - Suitza)
|
|
|
|
Lurra - Greenpeace Saria
Carla Simón (Espainia - Italia)
|
|
|
|
SIGNIS Saria
SIGNIS Saria
Laura Mora (Kolonbia - Luxemburgo - Frantzia - Mexiko - Norvegia)
|
|
|
|
AIPAMEN BEREZIA
Marian Mathias (AEB - Alemania - Frantzia)
|
|
|
|