"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Proiektuaren deskribapena: Aukera ematen diegu sortzaileei 2Dko edozein bideo (Youtubetik edo kamera bakar batekin zuzenean harrapatua) 3Dko eduki animatuan eraldatzeko, sentsorerik erabili behar gabe eta soilik gure ikaskuntza sakoneko (deep learning) algoritmoak baliatuz. Gure teknologia nagusiaren inguruan, edizio- eta lankidetza-tresnak sortzen ari gara.