"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Camionero errepiderik gabeko road movie bat da, kamioilariek motorrak itzali eta gidatzen ez dutenean zer gertatzen den kontatzen digun filma. Ostatuak, neumatikoak konpontzeko lekuak, parrillak, motelak eta bazterbideak. Kamioilarien gorputzen eta pasorako eta pausarako lekuetako tokien arteko (des)adostasunen film bat, haien pozak, bakardadeak eta urrutiko harremanak aztertzen dituena. Camionero deskribapen ugariz eta eszena bakar batean agertzen diren pertsonaia «laburrez» egindako filma da, kontakizuna, Argentinako ibilbideak eta zinema txirikordatzen dituena. Camionero zientzia-fikzioko film (erreal) argentinarra da, errepideen alboan idazten eta filmatzen dena.