"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Yajaira, Emberá etniako neska gazte bat, bere alaba Maria, eta Jhon, gazte zuri bat –Bogotá hiriguneko talde beldurgarrienetako bateko kidea–, lurreko eta uretako bidaia luze bat egiten ari dira hiriburutik Andágueda ibairaino, Pazifikoko oihanetan. Yajaira ametsetan jazartzen ibili ohi zaizkion deabruekin borrokatzeari uzteko hazi zen lekura itzultzeko itxaropenarekin doan bitartean, Jhonek hiriko errealitate beldurgarri batetik ihes egingo du. Bidaian zehar, euren errealitateak aurrez aurre jarri beharko dituzte. Oihanak gidatuko ditu protagonisten erabakiak, bere jakinduria eskergarekin.