"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
María Managuako zabortegi itzelean bizi da. Beretzat dibertimendu-parkea da toki hori, eta aurkitzen duen gauza bakoitzerako jolasak eta istorioak asmatzen ditu. Nahi gabe, amak saltzeko asmoz hazten zituen txakurkumeak pozoituko ditu Maríak, eta birziklatze-fabrika batera eramango dute, zabortegian lan egiten ikas dezan. Asteak joan, asteak etorri, ama ez da haren bila itzuliko. María fabrikan lan egiten duten beste haur batzuen lagun bihurtu da honezkero. Hala ere, ezin du sinetsi bera ere abandonatu egin dutenik, eta hortaz, amaren bila joatea erabakiko du. Ez daki, ordea, hirian protesta bortitzak egiten ari direla, eta arriskuan jarriko dutela haren bizia.