"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1989an Kyotoko Unibertsitatean graduatu ondoren, Yuji Sadaik (Hyogo, Japonia. 1966) zinemako banaketa-enpresa batean hasi zen lanean. 1994an Bitters End Inc. ekoiztetxe eta banaketa-enpresa sortu zuen, eta Japonian zinema independentearen ekoizpenaren eta banaketaren munduan gehien aritzen den enpresetako bat da.
Ekoitzi edo koproduzitu dituen filmen artean honako hauek aipa daitezke: Linda Linda Linda (Mobuhiro Yamashita, 2005), Tokyo! (Bong Joon-ho, Michel Gondry, Leos Carax, 2008), Cut (Amir Naderi, 2011), Kibo no kuni (Land of Hope, Sion Sono, 2012), Tian zhu ding (Jia Zhang-ke; 2013), Daguerrotype (Kiyoshi Kurosawa, 2016), Centaur (Aktan Arym Kubat, 2016), Le lion est mort ce soir (Nobuhiro Suwa, 2017, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialeko lehiaketa) eta Asako I eta II (Ryusuke Hamaguchi, Perlak, 2018).
Banaketaren alorrean, zuzendari nabarmenen lanak estreinatu ditu Bitters End konpainiak: besteak beste, Dardenne, Bong Joon-ho, Otar Iosseliani, Danis Tanovic, Faith Akin, Philippe Garrel, Béla Tarr, Hong Sang-soo, Nuri Bilge Ceylan, Deniz Gamze Erguven, Carlos Vermut eta Mikhael Hers zinemagileenak.