"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
(Concaran, Argentina. 1955)
Mercedes Moránek zineman, antzerkian eta telebistan aritu du antzezten. Pantaila handian, Latinoamerikako oraintsuko zinema-film nabarmenetan hartu du esku: besteak beste, La ciénaga (Lucrecia Martel, 2001), Diarios de motocicleta (Walter Salles, 2003), La niña santa (Lucrecia Martel, 2003), Luna de Avellaneda (Juan José Campanella, 2003), Betibú (Miguel Cohan, 2014) eta Neruda (Pablo Larraín, 2016) lanetan. Iaz lau lan ekarri zituen Donostia Zinemaldira: El amor menos pensado-k (Juan Vera) Sail Ofizialari hasiera eman zion; El Ángel (Luis Ortega) Perlak sailean proiektatu zen; Familia sumergida-k (María Alché) Horizontes saria irabazi zuen; eta Sueño Florianópolis (Ana Katz) ere Horizontes Latinos sailean aurkeztu zen. Azken urtean egin duen lanak emakumezko aktore onenaren saria eman dio Karlovy Varyko zinema-jaialdian. Aurten berriz izango da Donostia Zinemaldian, Araña (Andrés Wood) filmeko antzeztaldearen buruan, lan horrek Horizontes Latinos sailean parte hartuko baitu.
Antzerkian, Arthur Miller, David Mamet eta Neil Simon idazleen lanak antzeztu ditu, besteak beste, Claudio Tolcachir, Jorge Azurmendi, Carlos Rivas eta Luis Agustoni zuzendarien esanetara. Telebistarako egin dituen lanen artean, Gasoleros (1998-99), Socias (2008), El hombre de tu vida (2011) eta Guapas (2014-15) nabarmendu daitezke.
2018an, Mar del Platako zinema-jaialdiak Astor saria eman zion, lanbidean egin duen ibilbide osoa aitortzeko.