"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
(Mexiko Hiria, 1971)
Pablo Cruz zinema eta telebistako ekoizlea 1971n jaio zen, Mexiko Hirian, eta hogeita hamar film baino gehiago ekoitzi ditu oraindaino. 2017an, Hollywoodeko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiarekin bat egitera gonbidatu zuten, lanbidean egin duen ibilbidearen omenez.
Izan ere, Cruzek ekoitzitako edo koproduzitutako filmen artean daude, besteak beste, Gerardo Naranjoren Voy a explotar (2008) eta Miss Bala (Horizontes Latinos, 2011), Oscar sarien 84. edizioan Mexiko ordezkatzeko aukeratutako filma; Diego Lunaren J.C.Chávez (2007), Abel (Horizontes Latinos, 2010), César Chávez (2014) eta Sr. Pig, 2016ko Sundance zinema-jaialdian estreinatua; David Pablos zuzendariaren Las elegidas (Horizontes Latinos, 2015), Cannesko 2015eko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean estreinatua eta Mexikoko Akademiako bost sariren irabazlea, film onenarena barne; Gael García Bernalek zuzendutako lehen lana, Déficit (2007); Cary Fukunagaren Sin nombre (Horizontes Latinos, 2009), eta Werner Herzogen Salt & Fire (2016).
Telesail arrakastatsuak ere ekoitzi ditu, bai Mexikon, bai Estatu Batuetan: Soy tu fan, Niño santo zientzia fikzioko thrillera(Karla Souzak antzeztua), AMCren Fear the Walking Dead telesailaren bi denboraldi, eta Luis Miguel, la serie, 2018ko apirilean Telemundon eta Netflixen estreinatu eta Latinoamerikan telesail arrakastatsuenetakoa bihurtu zena. Bere proiektu berrienaren sortzaile eta ekoizlea ere bada; Taco Chronicles izeneko jatorrizko sail dokumental bat Netflixentzat.