Zinema Eraikitzen ekimenak, Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino, Rencontres de Toulouse zinema jaialdiaren urteroko hitzordu bikoitzak, 37. edizioan izena emateko epea ireki du.
Postprodukzio-fasean zailtasunak dituzten Latinoamerikako film luzeak bukatzen eta nazioartean banatzen laguntzea helburu du ekimenak. Bi zinema jaialdietako batzordeetako kideek aukeratutako sei film profesionalen aurrean aurkeztuko dira filmen amaieran eta banaketan laguntza jasotzeko eta baita zinema jaialdietan egoteko aukera izateko ere.
Bere sorreratik, ekimen profesional honek Latinoamerikako film garrantzitsuenak amaitzeko eta komertzializatzeko aukera izatea ahalbidetu du eta sortzaile ugariren nazioarteko ospea bultzatu du (Jayro Bustamante, Ciro Guerra, Emiliano Torres, Pepa San Martín, Lorenzo Vigas, Mariana Rondón, Alejandro Fernández Almendras, Benjamín Naishtat, Sebastián Lelio, Amat Escalante eta Pablo Larraín, besteak beste).
Donostia Zinemaldiko azken edizioan, 35. Zinema Eraikitzen Toulouse saileko irabazleak, Jorge Riquelme Serranoren Algunas bestias filmak, Kutxabank-New Directors saria eskuratu zuen zuzendarien lehen edo bigarren film luzeen nazioarteko lehiaketan. Zinema Eraikitzen sailean parte hartu duten zenbait film beste hainbeste jaialditan saritu dituzte: Lucía Garibaldiren Los tiburones (World Cinema Dramatic Competition – Sundanceko zinema jaialdia, Zuzendari onenaren saria); Sofía Quirósen Ceniza negra (Kritikaren Astea – Canneseko cinema jaialdia); Sebastián Muñozen El Príncipe (Kritikaren Astea – Veneziako zinema jaialdia, Queer Lion Award); Théo Courten Blanco en blanco (Orizzonti – Veneziako zinema jaialdia, Zuzendari onenaren saria eta FIPRESCI saria); Armando Capóren Agosto (Donostia Zinemaldia, New Directors), edo Carlos Leninen La paloma y el lobo (lehenago izena zuen La estabilidad de los tres cuerpos, Cineasti del Presente – Locarnoko zinema jaialdia).
SARIAK
Zinema Eraikitzen saileko 37. edizioan honako sari hauek banatuko dira:
IZEN-EMATEA
Izen-ematea online egiteko formularioa: http://www.cinelatino.com.fr/cc/formulaire.php
FILMEN IZENA EMATEKO ETA FILMAK JASOTZEKO AZKEN EGUNA: 2020KO URTARRILAK 20
HAUTAKETA
Film hautatuak martxoaren hasieran jakinaraziko dira.
Hautatuak izanez gero:
KONTAKTUAK
Cinema en Construction Toulouse
T: +33 561 32 98 83
www.cinelatino.frIzen-emateak
Esther Saint-Dizier
esther.saintdizier@cinelatino.frProfesionalak
Eva Morsch Kihn
eva.morsch.kihn@cinelatino.frDonostia Zinemaldia
T: +34 943 48 12 12
enconstruccion@sansebastianfestival.com
www.sansebastianfestival.com
KOLABORATZAILEAK
Zinema Eraikitzen sailaren 37. edizioak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Activités Sociales de l’energie (CCAS); Bureau des Tournages Toulouse; Centre National du Cinéma et de l'Image Animée (CNC); Cinéfondation-Canneseko zinema-jaialdia; CINÉ +; Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE); Conseil Général de la Haute Garonne; Eaux Vives; Europa Distribution; Gaumont Wilson; Le-Lokal Production; Mactari; Touloseko Udala; Producers Network (Marché du Film-Canneseko zinema-jaialdia); Région Occitanie / Pyrénées-Mediterranée; Signis; eta Titrafilm. Halaber, honako hauen lankidetza izango du: Europa Creativa MEDIA; Programa Ibermedia; Ad Hoc Estudios; Deluxe Spain; Dolby Iberia; Laserfilm Cine y Video; Nephilim producciones; No Problem Sonido; eta Wanda Visión.
Industria Saila ondorengoen babesarekin: