"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Eremu teknologikoa: Adimen artifiziala
Proiektuaren deskribapena: LargoAI-k bere teknologien bitartez egindako datu-analisiak ematen dizkio industria zinematografikoari, film arrakastatsuak egiteko errezetak identifikatzeko.
SARIA |
Enpresa-proiektu irabazleak eskudirutan 10.000 euro gordin jasoko ditu sari gisa.
Lehenengo egonaldi-urtean Euskadiko Teknologia Parkeen Sarean kokatutako BICetako bateko inkubagailu batean doako sarbidea.
Proiektua garatzeko 500.000 euro arteko finantzazioa eskuratzeko aukera.