"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zeroville, James Francok zuzendutako film berria, lehiaketaz kanpo proiektatuko da Sail Ofizialean, eta ezingo du Urrezko Maskorra lortzeko lehian sartu, Errusiako zinema-aretoetan estreinatu baitute 67. Donostia Zinemaldian eskaini baino egun batzuk lehenago.
Hasieran, Zeroville filmaren produktoreek Zinemaldiaren araudiaren arabera inskribatu zuten filma lehiaketan. Araudi horrek dio film luzeek, lehiaketa ofizialean sartzeko, estreinatu gabeak izan behar dutela beren jatorrizko herrialdetik kanpo (kasu honetan, AEB). Alabaina, filma Errusian estreinatu dute Zinemaldia hasi baino astebete lehenago eta, ondorioz, ezin izango da Urrezko Maskorra irabazteko lehian sartu.