"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak iaz baino sarrera gehiago saldu ditu sarrerak saltzeko sistemarekin gertatu diren gorabeherak gorabehera. Goizeko lehen orduetan sortu diren arazoak eta gero, sistema berriz ere abian jarri denetik, 12:30etatik, 66.000 sarrera saldu dira. Lehiatiletan sarreren %13 saldu dira eta gainontzekoa, Interneten bidez (%86).
“Lehenik eta behin, arazo teknikoengatik sarrerak lortzeko zailtasunak izan dituen publikoari barkamena eskatu behar diogu. Arazoak arazo, pazientziaz zain egon dira eta sarrerak lortu dituzte. Izan ere, gaurko salmenta iazkoa baino handiagoa izan da”, azaldu du Donostia Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek.
Salmentak goraka jarraitzen du. Zinemaldi Plazako lehiatilek irekita jarraituko dute ilara egin duten pertsona guztiak atenditzeko.
Saio salduenak honako hauek izan dira: Sail Ofizialeko Mientras dure la guerra eta La trinchera infinita; New Directors saileko Disco; Perlak saileko La verité, Ema eta The Laundromat eta Euskal Zinemaren Galako filma, Agur Etxebeste!.