"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiko sarreren salmentarako sistemak huts egin du goizeko lehen orduetan. Kanal guztietan 12:30ean hasi da berriz ere. 16:00ak aldera, 42.000 sarrera salduta zeuden, nahiz eta sistema motela izan eskaera kopuru handiagatik.
Zinemaldiko zuzendaritzak barkamena eskatu die kaltetutako guztiei, eta sortutako eragozpenak deitoratzen ditu.
Bart eta gaur goizean azken kontrolak egin ziren eta sistema behar bezala funtzionatzen zen. Gaur goizean, aldiz, sarrerak saltzen hasi eta minutu gutxira, sistemak huts egin du eta ezin izan dira sarrerak inongo kanaletan saldu, ez lehiatiletan ezta Interneten ere.
Arazoaren jatorriak izaera teknikoa izan du. Zinemaldiari sarreren salmentaren sistemaren oinarri teknologikoa hornitzen dion enpresak sistema dagoen datu-baseko bideratzaile batean aurkitu du. Partzialki konpondu da, baina kanal baten bidez erostea besterik ez zuen baimentzen. Beraz, Zinemaldiak erabaki du salmenta etetea, bai Kursaaleko eta Zinemaldi Plazazko lehiatiletan daudenentzat bai Interneten bidez erosten dutenentzat ere, aukeren berdintasuna babesteko.
Urtero zerbitzuan hobekuntzak egiteko lan egiten dugu. 2019an, zerbitzari indartsuagoak gehitu dira, besteak beste, birtualizazio teknika modernoenak, baita kargatzeko balantzadorea Interneten saltzeko ere, aldi berean eskaera guztiak behar bezala erantzuteko asmoz. Baina akatsak beste prozesu batean zuen jatorria. Milaka pertsonak 600 erosketa aukera baino gehiago aldi berean eskaintzeak konplexutasun tekniko handia dauka. Kontsultatutako enpresa guztiak bat datoz beren zailtasun handiarekin.
Zinemaldiak aukerak aztertzen eta lanean jarraituko du urtero prozesu hauek hobetzeko eta funtzionamendu eraginkorra lortzeko.