"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinema frantsesaren bi izen ospetsu Donostia Zinemaldian izango direnen zerrendan sartu dira. Eva Green (Paris, 1980), The Dreamers (Soñadores) eta Euphoriako protagonista, Alice Winocour zuzendariarekin eta filmean bere alabaren rola egiten duen Zélie Boulant-Lemesle aktorearekin batera izango da gurean, Sail Ofizialean lehiatuko den Proxima filma aurkezteko. Juliette Binoche ere (Paris, 1964) Donostian izango da La vérité (The Truth) aurkezteko, Hirokazu Koreeda zinemagile japoniarrarekin batera. Iaz ere izan zen Donostian Binoche, High Life (Claire Denis) eta Vision (Naomi Kawase) pelikulekin.
Bi horiez gain, honako hauek ere izango dira aurten, besteak beste: Javier Bardem, Laetitia Casta, Costa-Gavras, Penélope Cruz, Ricardo Darín, Gael García Bernal, Valeria Golino, Nina Hoss, Michel Houellebecq, Catherine McCormack, Sam Neill, Tim Roth, Kristen Stewart eta Donald Sutherland.