"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ekitaldi Aretoa- San Telmo Museoa, irailaren 23a, astelehena / 17:00-19:30
Sarrera akreditazioarekin
Aurten, Donostiako European Film Forum jardunaldian Europako ikus-entzunezko industria balio-katearen maila guztietan lankidetzan aritzeak duen garrantzi gero eta handiagoa nabarmenduko da, sorkuntza-prozesua finantzatzetik banaketa eta sustapeneraino.
Lehen hitzaldia finantzaketa- eta lankidetza-eredu berriei buruzkoa izango da. Bertan, kasu zehatzak aurkeztuko dira, finantzaketa publikoa eta pribatua uztartzeko aukeren berri emateko eta erakusteko nola Creative Europe-k bermatu dezakeen etorkizunean InvestEUk Europako ikus-entzunezko industria lagunduko duela bere jarduerak finantzatzen. Zinemaldia & Technologyk teknologia berrien erabilera sustatzen du, blockchain-a kasu, eta hau balio erantsi bat izan daiteke.
Bigarren hitzaldiaren gaiak baterako banaketa eta koprodukzioa dira. Bertan, argitzen saiatuko gara nola lagundu diezaiekeen lankidetza lehiakorreko ingurune batek Europako lanei mundu zabalean ikusle gehiago lortzen, koprodukzio-funtsen laguntzarekin.
*Zinemaldia & Technology 2019 irailaren 22an izango da aurten, European Film Forumaren markoan.
17.00 - 17:30
Jardunaldiaren moderatzailea: Rafael Lambea
17.30 - 18.20
1. HITZALDIA
KOFINANTZAKETA-FORMULAK ESKUBIDEEN USTIAKETA HOBETZEKO
18.20 - 18.30 ATSEDENALDIA
18.30 - 19.30
2. HITZALDIA
FILMEN KOFINANTZAKETA ETA BATERAKO BANAKETA. KOPRODUKZIO-FUNTSEN ROLA
Ondorengoen babesarekin